Probaleku kaleko obrak, amaitzear
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak gure herriko ur-hornidura sarea hobetzeko eta hodi zaharrak aldatzeko obrekin jarraitzen du. Duela aste batzuetatik, Probaleku kalean ari dira lanean, VI. Mendeurrena eta Zubiaurre kaleek bat egiten duten tartean, eta obrak datorren astean amaituko direla aurreikusten du Kontsortzioak.
Aste hauetan zehar, ur edangarri sareko fibrozementuzko hodi zaharrak aldatu dira. Lanak bi fasetan burutu dira: lehenengo, kalearen beheko zatian, lauan egin da obra (kalexkatik Zubiaurrera bitartean); eta jarraian, kalearen goiko zatian (kalexkatik VI. Mendeurrenera bitartean).
Orain, gelditzen den bakarra lubakiak estaltzea eta kalea jatorrizko egoerara itzultzea da. Horretarako, beharrezkoa da eguraldi lehorra egitea. Beraz, eta datozen egunetarako euria aurreikusita dagoenez, obraren amaiera hurrengo astera arte atzeratuko da. Orduan egingo dira hormigoi imprimatuzko espaloiak, eguraldi onarekin, ur filtrazioak gertatzeko arriskurik ez dagoenean.
Obra honen helburua bikoitza da: batetik, edateko ura hornitzeko saretik fibrozementu materiala kentzea; eta bestetik, sareen antzinatasuna dela eta sortzen diren matxurak, galerak eta kalteak murriztea.
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago