Astebete San Antonioko aparkalekua erabat hutsik uzteko

15.05.17
Hirigintza

Ermuko tren geltoki berria eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta proiektuak mugarri berriak beteko ditu datozen egunetan. Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (UTE) San Antonioko aparkalekuaren inguruan dihardu lanean egun, trenbidea desbideratuko den behin-behineko zubia prestatzen.

Aipatutako desbideratzeari eutsiko dioten oinarriak lantzen ari dira langileak, N-634 errepidearen gainean, Bilbo eta Donostia lotzen dituen tren zerbitzua mantendu ahal izateko. Behin oinarriak eraikita, zubi zaharra eta haren euskarriak eraitsiko dituzte, berria egin ahal izateko.

Hori horrela, San Antonioko aparkalekua eta goiko zati bat osorik hustu beharko dira maiatzaren 23ko, asteartea, 08:00ak baino lehen. Orain arte aparkalekuaren zati bat baino ez zegoen okupatuta, makinak eta obrako materiala bertan kokatu ahal izateko, baina astebete barru espazio osoa libratu beharko da. Horrela, langileak aldi-baterako zubi-bidea muntatzen hasiko dira, behin-betikoa egin ahal izateko aukera emango diena, eta, trenaren gaur egungo ibilbidea zertxobait desbideratu behar izango dute.

Ekintza honek herrian aparkatzeko lekua aurkitzeko eragingo dituen zailtasunak ahalik eta gehien murriztu ahal izateko, behin-behineko aparkaleku plazak prestatuko dira Izelaieta kalean. 26 leku izango dira guztira, oinezkoentzako bidean, eta San Antonioko parkinga berriro zabaldu bitartean erabili ahalko dira. Bizkaia Etorbidean eta Lomi-Powerren ere plazak eratuko dira afekzioa ahalik eta gehien murrizteko.

Ermuko Udaleko Bulego Teknikoak Izelaietako aparkalekuak zehazten dituzten planoak kokatuko ditu, eta haurren jolas-parkearen inguruan hesiak kokatuko ditu erabiltzaileek eta batez ere umeek bidera zuzenean bidera irteterik izan ez dezaten.

Babes-neurriak zubiaren azpian

Bestalde, Bizkaia Etorbidean, egungo zubiaren azpitik igarotzen den espaloian, egitura babesgarri bat kokatu da. Horrela, obretatik eror daitezkeen elementuak bertara jausten dira, erabiltzaileak arriskuan jarri gabe, eta espaloia zabalik mantentzen da. Gainera, bidea gauez ere argiztatuta egoten da, segurtasuna bermatu eta gune beltza bihurtzen utzi gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da