'Esanline'k zuntz optikoko sarearen bidezko zerbitzu eta produktuen salmenta hasiko du Mallabian

16.05.17
Erakundea

Esanline Telekomunikazioko operadoreak aste honetan hasiko du Ermuko zuntz optikoko sare neutroaren bidezko zerbitzu eta produktuen salmenta Mallabia herrian, enpresak Ermuan duen bulegoko arduradunak, Ana Isabel Alonsok, ezagutzera eman duenez. Operadoreak bi aste luzatuko den promozio kanpainari hasiera emango dio bihar, zeina maiatzaren 17tik 31ra bitartean mantenduko dena, biak barne. ‘Esanline’ informazio nahiz alta eskaerak artatuko ditu ‘Kontzeju Zarra’ lokalean, bertan izango direlarik eguerdiko 12etatik arratsaldeko 3etara bitartean.

Produktu eta zerbitzuen salmenta horretan, ‘promozio’ interesgarria eskainiko dute alta berriak egiten dituztenentzat, Ermuan enpresak duen bulegoko arduradunaren esanetan. Bi aste horietan alta ematea doan izango da eta sarera lotzen diren etxebizitzek lehen 6 hilabeteetan %50eko hobari edo deskontua izango dute fakturan, pakete osoan eta etxeko telefono finkoa, Internet, TBa eta futbola eta linea mobila barne. Eskaintzaren zehetasunak ondorengoak dira:

  • Ahalmen handiko Internet simetrikoa: Datuak jaisteko abiadura 1000 MB eta igotzeko 100 MB.
  • Etxeko telefonoa: deiak mugarik ez
  • TBa + futboleko paketea
  • Mobilaren linea: 4GB datuetarako.

Horrez gain, une honetan bezeroak erabakitzeko mobilaren linea zein konpainiarekin erabakitzeko aukera du, norbere gustuaren edo estaldura beharraren arabera hainbat aukera baitaude.

Argibide gehiagorako edo galderak argitzeko, jo Esanlinek Orbe Kardinalaren plazan duen bulegora, edo 846 080 010 telefonora deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko