Amaitu da helduentzako irakurketa kluben denboraldia
Ermuko Udal liburutegiak amaitutzat eman ditu urrian batzen hasi ziren helduentzako irakurketa kluben topaketak.
Ingelesezko, frantsesezko eta gaztelerazko irakurketa klubetako azken bilerak pasatu berri diren asteetan egin dira, eta urtero bezala, irakurritako liburuetako baten egilearekin topaketa egin da. Aurten Luisa Etxenike donostiarra izan da Ermuan, bere liburuaren irakurleekin biltzeko. Frantsesezko irakurketa klubean ez dute bisitarik izan, baina Amélie Nothomb idazle belgikarrak eskuz idatzitako gutun oso berezi eta pertsonala jaso dute.
Honakoak dira aurtengo ikasturtean irakurri diren liburuak:
- Gazteleraz:
- Un cuarto propio - Virginia Woolf
- Tal vez sea suficiente - Alejandro Fernández Aldasoro
- Qué hacer cuando en la pantalla aparece The End - Paula Bonet
- El extranjero - Albert Camus
- Partir - Lucía Baskaran
- El lugar - Annie Ernaux
- Gastibeltza - Marc Legasse
- Las intermitencias de la muerte - Jose Saramago
- La librería encantada - Christopher Morley
- Estrómboli - Jon Bilbao
- Fahrenheit 451 - Ray Bradbury
- Ingelesez:
- Girl with a pearl earring - Tracy Chevalier
- The great Gatsby - Scott Fitzgerald
- A christmas carol - Charles Dickens
- The catcher in the rye - J. D. Salinger
- Earthly possessions - Anne Tyler
- An education. The screenplay - Nick Hornby
- Frantsesez:
- Chagrin d''école - Daniel Pennac
- Stupeur et tremblements - Amelie Nothomb
- Le bal - Irène Némirovsky
- L´enfant de sable - Tahar Ben Jelloun
- Pas pleurer - Lydie Salvaire
- La carte et le territoire - Michelle Houellebecq
Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz.
Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Irailean euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesezko irakurketa klubetako denboraldi berriari hasiera ematea aurreikusten du liburutegiak. Interesatuok datuak eman ditzakezue jada udal liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakira deituta edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean