Narco sevillarrak buru larunbatean, Vértigo Rock jaialdiaren XI. edizioan

18.05.17
Kultura eta Gazteria

Vértigo Rock jaialdiaren hamaikagarren edizioa ospatuko da larunbat honetan, maiatzak 20, Ermuan. Gustu ezberdinetarako proposamenak biltzen ditu aurtengo kartelak, eta kokapena estreinatuko du, gainera. Izan ere, San Pelaio plazatik Betiondo ingurura eramango da aurten jaialdia, eta arratsaldetik hasita festa izango da bertan nagusi.

Ekitaldiaren antolatzaileek kartel berean tokiko taldeak eta jada ibilbide luzea dutenak uztartu dituzte. Esaterako, Narco rap metal seikote sevillarra izango da aurtengo jaialdiko talde nagusietako bat, KOP kataluniarren hardcore punkarekin batera. Rat-Zinger bilbotarrek, Stai Zitto ermuarrek eta Kokein eibartarrek ere ikusmin handia piztuko dute Betiondon.

The Vartools eibartarrek zabalduko dute jaialdia 16:30etik aurrera, eta festak beste ia hamabi orduz jarraituko du Vértigo Rocken. Black Redding (Ermua), Fear Crowd (Bilbo) eta The Guilty Brigade (Iruña) taldeek osatzen dute hamaikagarren edizio honetako kartela.

Beti Txarto elkarteak antolatzen duen jaialdiak Ermuko Udalaren eta herriko tabernarien babesa du. Urtero bezala, sarrera doakoa da, eta eszenatokiaren inguruan jateko eta edateko postuak kokatuko dira. Gainera, antolatzaileek gogorarazten dute herrian bertan hainbat aukera ezberdin daudela afaltzeko.

Aurtengo edizioko ordutegiak honakoak dira:

  • 16:30: The Vartools
  • 17:30: Black Redding
  • 18:30: Fear Crowd
  • 19:30: The Guilty Brigade
  • 20:30: Kokein
  • 21:45: Rat-Zinger
  • 23:25: Narco
  • 01:20: KOP
  • 03:00: Stai Zitto

Informazio gehiagorako, ikus ezazu Vértigo Rocken orrialdea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz