‘Alien’ eta Luis Tosarren azkenarekin zine programazioak agur esango udazkenera artean
Aste honetan amaituko da Ermua Antzokiko zine proiekzioen denboraldia. Zine-klubeko azken emanaldian Lady Macbeth zinta britainiarra ikusi ahal izango dugu. Zuzendaria William Oldroyd da. Filma garaiko drama bikaina da, ekoizpen britaniarrek izaten dutuen kalitate eta maila duena. Britainian eta nekazal giroan bizi zen 1865ean Katherine, adinean bikoiten zuen ozpinduriko gizon batekin ezkondua zegoena, nahiz elkarren artean amodiorik izan ez. Patuaren kolpe batek bere bizitzako gorabehera eta arauei aurre egiteko aukera emango dio, maitatu eta maitatua izateko eskubidearen alde eginez. Filmak thrillerra, autore-zinea eta terrorea uztatzen ditu, sentimenduz eta pasioz gainezka eginez. Maisu lana da, kritikaren saria jaso zuena Donostiako jaialdian. Lady Macbeth iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbat arratsaldean hasiko da, lehen aldiz Iñaki Dorronsorok zuzenduriko ‘Plan de fuga’ filmaren proiekzioarekin. Protagonistak dira Luis Tosar eta Javier Gutierrez aktoreek. Victor atrakatzaile zaharra da, Europako ekialdeko lapur talde arriskutsu batek hartzen duena ganbara korazatu bat zulatzeko. Bere egitekoa ganbara zulatzea baino askoz gehiago eta arriskutsuagoa izango da. Teknikoki oso ondo egina dago, sinesgarritasun atmosfera du. Akzioa, abiadura eta klaustrofobia dira filmaren ezaugarrietako batzuk. Ez gaitu epel utziko. Plan de fuga larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.
Asteburuko bigarren proposamen eta aukera Ridley Scott zuzendariaren Alien: Covenant titulukoa da, zientzi-fikzioa eta terrorea nahasten dituena. Alienen lanea orain 38 urte hasiera eman zion zuzendari bera da. Alien: Covenant filmak zibilizazioak eta kreatura beldurgarriak elkar topo egin zuten garaira eramango gaitu. Lan eraginkorra da, zirraragarria, bisualki doteroea eta ikuslearen bost zentzumenei eragiten diena. Galaxiaren muturrean planeta urrun batera iritsiko da Covenant espazio-ontzia; planeta paradisua dirudien arren inork esploraturik gabe dauden lur haietan zerbait ilun, beldurgarri eta mehatxagarri dago ezkutuan. Michael Fassbender zerrendako aktoreen buru da eta lan bikaina egiten du. Alient Covenant akzio eta ikara ikuskizun bihurtzen ditu. Larunbat gaueko 22:00etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izando dugu.
Azkenik, haur eta gaztetxoentzako emanaldian, igande arratsaldeko 5etan Igelen erresuma titulua proiektatuko dugu. Abentura pelikula dibertigarria euskaraz, balore asko lantzen dituena eta igandea arratsaldean goza dezakeguna.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan