Ermuak Manchesterreko atentatua gaitzesten du eta Britainiar herriari elkartasuna adierazten dio
Ermuko Udalbatzarra eratzen duten alderdi politikoek premiaz eta ezohiko batzarrera bildu dira gaur Manchester hirian bart gauean eginiko atentatua ezagutu ostean. Bozeramaleen Batzordeak aho batez erabaki du 22 hildako eta ia hirurogei zauritu utzi dituen atentatua gaitzestea.
Adostu eta ezagutrazi duten testuak honakoa dio: “Ermuko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, bart gauean Manchester Arenan eskainitako kontzertu batean izandako atentatu basatiaren aurrean; izan ere, bertan izandako sarraskiak hildako ugari eragin ditu. Ermuko Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.
Ermutik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidaltzen diegu Manchesterreko hiriari eta britainiar herritarrei, une latz hauetan”.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen