‘Rarezas, sobre otras cosas no tan raras’ antzezlana ikusgai Antzokian

25.05.17
Ermua Antzokia

La Novena teatro taldeak  ‘Rarezas, sobre otras cosas no tan raras’ tituluko antzezlana taularatuko du bihar Ermua Antzokian, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du. Muntaia taldeak bera ekoiztu du, Dario Fo idazlearen testuak oinarri hartuta. Lanaren moldaketa eta zuzendaritza Ernesto Barrutiak egin du, zeinak pertsonaia bat ere egiten duen.

Antzerki talde hau Debabarrenako Ikasten Esperientziaren Eskolako 9. promozioaren bukaeran eratu zuten. Proiektuaren xedea Debabarrenako eskualdean afizionatuen taldea eratzea da, interesa duten guztiek parte hartzerik izan dezaten. Bere helburu zehatzak kontzientziazio soziala, pertsonek edozein muga gainditzea, interpretazio, memoria indartzeko eta askatasunez adierazteko teknikak ikasi eta lantzea.

Sinopsia

Komedia musikala da, taldeak berak sortutakoa Darío Fok idatzitako testuak oinarri hartuta. Gaia zeharo serio den arren, testu eta elkarrizketak ironiaz beterik daude, irribarrea ateratzeko probokazioz eta iruzurraren kodea garatuz. Egoera komikoen zaldiko-maldikoa zorabiagarri bat da, non gutako askok gure burua antzemango dugun. Hain ohiko eta grotesko dira egoerak, non barre algaran eta jolasean aurkituko delarik, hain zuzen ere, berezko sintesi dramatikoa.

Parte-hartzaileak: Patxi Mutiloa, Jesús Perosanz, Eli Iriondo, Begoña Dominguez , Asun Sarasua,Araceli Bono, Vicen de Luis, Marivi Mendikute, Maribel Cascán, Luci Torrecilla,Mª Ángeles Nagore, Mariaje Saez, Miguel Alberdi, Carmen Muruamendiaraz, Jesús Martinez-Alcocer, Blanqui Martínez, Jesús Arizona, Isa González, eta Ernesto Barrutia. Piano jolea: Juan Luis Agirre.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu