Martitzenean egingo du Udalbatzak maiatzari dagokion ohiko Osoko Bilkura
Udalbatza Osokoaren Bilkurara bilduko da berriz ere datorren astean, bart gauek 2017ko Aurrekontuak ezohiko baten onartu eta gero. Batzar hori datorren asteko maiatzaren 30eko astearte iluntzean egingo da eta, kasu honetan,hileko ohikoa izango.
Egun horretaeko bederatzi eta erdietan Gai-orokorren eta udalbatzak aztertu beharrekoen informazio bilkurara bilduko dira zinegotziek. Gai-zerrendak lau puntu ditu barne; lehena, bilkurakoek gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interesik duten adieraztea; beste bi gaietan berri emango da.
Se puede Ermua Ahal da taldeko Ainara Alvarado hautagaiak zinegotzi karguari uko egin izana jasoko da
Arratseko zazpietatik aurrera Udalbatzar kideak ostera ere batzartuko dira, kasu honetan Osokoaren Bilkurara. Bilera ohikoa izango da eta gai-zerrendak hamar puntuk osatzen dute. Lehena, bilkurakoek gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interesik duten adieraztea; bigarrena Ainara Alvarado hautetsiak zinegotzi karguari uko egiten dioela aintzat hartzea eta segidan, Hiri Hezitzailearen proiektua onartzea. Laugarrenean, 2018an herriko festa eguna zein izango den zehaztea. Bosgarrenean herriko Bake-epaile titularra eta ordezkoa izendatuko, egindako prozesuaren emaitzekin bat etorriz.
Seigarrenetik eta sbederatzigarrenera, gai ezberdinei buruzko EH Bildu taldearen lau mozio izango dira hizpide: gazteriaren politikei jarraitzeko batzordeari, kirol kontseiluari, elektrizitatearen prezio igoerari et azahar-egoitzetako langileen borrokari, buruzkoak hain zuzen ere.
Gai-zerrenda eta horren inguruan prestatutako agiri osagarri guztiak –txostenak, eranskinak, eta abar…- Abiapuntu izeneko egoitza elektronikoan dituzue esekita, Gobernu organoen bilkurak/deialdia eta agirien atalean, azken horiek hirugarren leihatilatxoan.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua