Autore eta irakurleen arteko topaketa literarioak Liburutegiaren eskutik

26.05.17
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak amaitutzat eman du liburuak eta beren idazleak eskoletako ikasleriari hurbiltzeko programazioa. Urteroko jarduera hauen helburua liburua idatzi eta irakurri dutenekin partekatzen duenaren hurbiltasuna dela medio irakurzaletasuna sustatzea da. 8 eta 12 urte bitarteko 236 neska-mutilek (120 mutilek eta 116 neskek) hartu dute parte topaketa hauetan.

Topaketak otsailean hasi ziren Antton Irusta idazlearekin. Idazle hau Anaitasuna Ikastolara joan zen Ibaizabal-Edelvives argitaletxeko Itsasoak bestaldeko ipuinak liburuaz Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin mintzatzera.

San Lorenzo Ikastetxeko liburutegian bi topaketa burutu dira. Lehenengoa 5. eta 6. mailako ikasleak Iñaki Zubeldia idazlearekin Leize--zuloko misterioa liburua hobeto ezagutzeko. Bigarrenean Patxi Zubizarreta idazlea 3. eta 4. mailako ikasleei Xia Tenzinen bidaia miresgarria liburuaren inguruan mintzatu zitzaien. Aipatutako bi liburuak Ibaizabal-Edelvives argitaletxekoak dira.

Azkenengo topaketa maiatzaren 22an izan da. Egun horretan Eskolabarriko lehenengo eta bigarren mailako ikasleek Yolanda Arrietaren bisitaz gozatu zuten Oinutsik jauregian liburua berarekin komentatzen.

Ekintzaren onurarik handien lortu ahal izateko aldez aurretik liburua gelan irakurri eta lantzea komeni da.

Topaketa hauek urtero koordinatzen ditu Liburutegiak eskolekin eta Ibaizabal-Edelvives argitaletxearen laguntzaz antolatzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"