Ongaraiko ur-jolasak funtzionamenduan izango ditugu ekaineko lehen hiru asteburuetan, ostiraletik hasita

31.05.17
Abisuak eta matxurak

Maiatzaren azken egunean gaude eta ekaina indartsu datorkigu. Uda sasoia ofizialki zabaltzen eta berotzen hasten den hilabetea, nahiz eta sargoria sentitu izan dugu azken aste eta egunetan. Eguraldi onaz eta ikasturte amaieraz bat, bainuak hartzeko sasoia ere badatorkigu. Horregatik, udako beroari aurre egiteko eta uraz gozatzeko gurean ditugun bi azpiegiturak zabaltzear daude. Hori horrela, ostiral honetan -ekainaren 2an- zerbitzuan jarriko da Ongarai parkean orain bi urtetik dugun ur-jolastokia. Horrek izango duen ordutegia ondorengoa da.:

  • Ekainaren lehen hiru asteburuetan (2, 3, 4, 9, 10 11, 16, 17 eta 18an): 15:00etatik 20:00etara
  • Ekainaren 23tik irailaren 10era: egunero funtzionatzen 12:00etatik 20:00etara

Parke horrek urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu: kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura bildu ostean kulunkaz irauli egiten den ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena. Solariumaren eskerretara dagoen zonaldean itzalkinak jarriko dira, iaz egin bezala.

Berano Errekaldeko igerilekua ere, zabaltzear

Datorren ekainaren 23ko ostiralean, Berano-Errekaldeko igerileku naturala irekiko da. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, instalazioak egunero zabalik egongo dira datorren irailaren 10era arte. Igeri-leku natural hori garbitzen eta prestatzen emango duute datozen egunak.

Sorospen zerbitzua ere izango da, astelehenetik igandera, 12:00etatik 19:30era. Bi sorosle izango dira, bata goizez eta bestea arratsaldez, instalazioko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Aztertzen ari diras aukera ezberdinak, zerbitzua esleitze aldera.

Segurtasuna gorena, urteroko helburua

Gogoratu uraren maila 20 zentimetrotik 200 zentrimetrorainokoa dela punturik sakonenean. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere erabilgai izango ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du