Ermuko KZguneak presentziazko bost ikastaro eta 102 orduko formazioa eskainiko ekainean

31.05.17
Hezkuntza

Gure herrian eta Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dagoen KZgunea zerbitzuak erabiltzaileoi Teknologia Berrien eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen jarraitzen du, horretarako bertan egin beharreko nahiz urrutitik eta Internet bidez jarraitu ahal diren hainbat ikastaroei esker. Ikastaroen eskaintza zabala da, baita ordutegiak, aukeran gure interesen arabera hartu ditzakegunak gure zereginekin bat egin eta uztartzeko. urtarrileko urte hasiera honetan, ikasten eta gozatzen jarraitzeko aukera bikaina dugu, giro ezinhobean eta eskarmentu handiko begirale dinamikoen eskutik. Aprobetxa dezagun!

Zerbitzuak ekainerako antolatu dituen ikastaroen eskaintzak bost proposamen ditu barne. Ikastaro eta trebakuntza proposamen horiek ondorengoak dira.Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea.

Ekaineko ikastaro presentzialak hauek dira:

  • Internet oinarrizko Ikastaroa (20 ordu):
    • Ekainaren 1etik 14ra, 11:00etatik 13:00etara.
    • Ekainaren 12tik 23ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Telefono azkarrei -Smartphone deritzanei- eta tabletei buruzko ikastaroa (14 ordu):
    • Ekainaren 1etik 9ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara.
  • Sare zozialei buruzko ikastaroa (16 ordu):
    • Ekainaren 9tik 20ra, 9:00etatik 11:00etara.
  • Google aplikazioei buruzko ikastaroa (16 ordu):
    • Ekainaren 21etik 30era, 11:00etatik 13:00etara.
  • Argazkiak lantzeko GIMP tresnari buruzko ikastaroa (16 ordu):
    • Ekainaren 21etik 30era, 18:00etatik 20:00etara.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu Kzguneak.
Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaro bakoitzaren egun eta ordu zehatzak ikusteko, eragin ''informazio gehiago’atalaren gainean, lasterbidez baliatuz eskainzten baitizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako