Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sareari atxiki zaio Ermua
Udalbatzarrak egin duen azken Osoko Bilkuran aho batez eta herrian ordezkaritza duten PSE-PSOE; EH Bildu, EAJ-PNV, Se puede Ermua Ahal da, PP eta Irabazi bost taldeen aldeko botoez erabaki du Ermua Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sareari atxikitzea. Ermua sarean txertatuko eta kide izango, esaterako Bilbo, Gasteiz edo Tolosako udalerri euskaldunekin batera.
Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sarea 1994an sortutako irabaz asmorik gabeko elkartea da. Sortzaile dira Hiri Hezitzaileen Gutunarekin konprometituriko toki-gobernuek, aipatu eskutitza hori lan-ildo dutelarik. 2016ko urte amaieran sareko kide ziren bost kontinentetako 36 herrialde eta 488 hiri ziren.
Zer esan nahi du Hiri Hezitzaile izatea?
Hiri Hezitzaile batek hezkuntza hitza bere zentzurik zabalenean ulertzen du, gizartea aldatzeko tresna gisa. Hiri Hezitzaile batean hezkuntza eta ikaste prozesua ikastegia eta bere guneak gainditu eta herri osoan zehar zabaltzen da, auzo, kale, espazio publiko eta eragile nahiz erakunde guztiak kontutan hartuz.
Hori horrela izanik, kide diren herriek eratze-gutunean jasotako 20 printzipioak bete behar dituzte nahitaez, hiriak eta herritarrak harturiko konpromisoak eta bertan bizi direnen pertsonen garapen integrala eta oinarrizko eskubideak betetzen direla bermatzeko.
Sarera atxikitzeko erabakiak mugarria betetzea suposatzen du Ermuko Udalak momentu honetan garatzen ari dituen proiektu estrategikoen lan-ildoan, lan-taldeak urte bateko ibilbidea bete baitu. Lan-talde hori diziplina anitzeko lankideek osatzen dute, alor ezberdinetakoak baitira teknikariak. Proiektu honen baitan hainbat jarduera bultzatzen ari dira, esaterako 2017-18 ikasturterako Haur Kontseilua sortzearena, Ermua haurren hiria ere izan behar duela sinesten duelako.
Lantzen eta prestatzen ari diren beste jarduera, herritarrekin bat parte-hartze prozesu zabala lantzea, Hiri Hezitzaileen mamia eta izana ezagutzera emateko eta inplikatu daitezela eskatu eta gonbitea luzatzeko. Horren haritik, oraindik zehazteke dagoen arren, laster herriari deialdia zabaltzea espero du taldeak. Emango dizuegu, horren berri ezagutu bezain pronto.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren