Txindurri Egunaren XLII. edizioa, asteburu honetan Ermuan

07.06.17
Kultura eta Gazteria

Ermuko Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak asteburu honetan ospatuko du urteroko “Txindurri Eguna”. Kultur elkarte honek 40 urte baino gehiago daramatza ospakizun hori antolatzen, eta aurtengoa ekainaren 10ean hasiko da, larunbata. Dantza poteoak emango dio hasiera jaiari, 12:30etik aurrera Orbe Kardinala plazatik abiatuta. Festak arratsaldez izango du jarraipena, 19:00etatik aurrera, Oreretako Ereintza Dantza Taldeko eta Ermuko Txindurri Taldeko helduen taldeen erakustaldiarekin. Jarraian, 20:00etatik 22:00etara, Adolfo Jainagaren erromeriak alaituko du herriko plaza, eta tartean, 21:30ean, larraindantza tradizionala egingo da leku berean.

Txindurri Egunaren XLII. edizioak igandean jarraituko du, ekainak 11, 11:00etatik aurrera San Pelaio plazatik abiatuko den kalejira alaiarekin. 12:30ean, haurren eta gaztetxoen dantza erakustaldiaren txanda izango da Orbe Kardinala plazan. Gero, parte-hartzaile guztiak bazkari autogestionaturako bilduko dira 14:30ean, eta jaiari amaiera emateko, Gau Argi taldeak erromeria alaia eskainiko du 17:00etan.

Programazio osoa esteka honetan kontsultatu dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz