Ezohiko bilkura, ezohiko agur baterako
Ermuko Udalbatzak ezohiko Osoko Bilkura egin zuen atzo goizean, asteartea, astero egiten diren Informazio Batzordeen ostean. Aurreko bilkuretako aktak onartzeaz gain, gai-zerrendak puntu bakar bat zekarren: José Antonio Fernández Celada Ermuko Udaleko Idazkariak egin duen zerbitzu berezietako eskaria baimentzea, Bilboko Udalaren menpeko Bilbao Zerbitzuak-Servicios Enpresa-erakunde Publikoaren zuzendari kudeatzaile lanpostua eskuratu ahal izateko.
Udalbatza osatzen duten zinegotzi guztiak ados agertu ziren idazkariak egindako proposamenarekin, eta 32 urte eta erdiz Ermuko Udalaren zerbitzura egon ostean, bere postua utzi eta beste administrazio publiko batean jarraituko du bere ibilbide profesionala.
José Antonio Fernándezek Ermuko Udalean igarotako hiru hamarkada baino gehiagoan lagun izan dituen pertsona guztiei eskerra eman nahi izan dizkie, izan dituen 97 zinegotziak eta lankideak barne.
Udalbatzako talde politiko guztiek hitz atseginak izan dituzte Udal Idazkariarentzat, eta egindako lana eta eskainitako laguntza eskertu nahi izan dute, bi urtez batzuentzat, eta hogei baino gehiagoz beste askorentzat.
Saioko eta agurreko irudiekin uzten zaituztegu. Gainera, egun gutxi barru eskuragarri egongo da saioaren bideoa esteka honetan.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen