Laespada Diputatua Izarra Centren, 'LanBerri' programako taldearekin solasean

19.06.17
Erakundea

Hotzeko estanpazio ikastaroan dabiltzan 45 urtetik gorako talde kideekin bildu eta solasaldian izan da, Alfonso Garcia zuzendariarekin, herriko alkate Carlos Totorikarekin eta J. Carlos Abascal alkateordearekin batera

Automobilgintzako sektorea jomuga duen hotzeko estanpazio ikastaroa azken txanpan sartu da eta laster amaituko

Hotzeko estanpazio ikastaroan dabiltzan 10 lagunek Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna sustatzeko Teresa Laespada Foru Diputatuaren bisita jaso du gaur goizean. Laespada Enplegu zuzendari, Alfonso Garciarekin bat etorri da Ermura eta ikastaro egileekin bildu eta solasean aritu da, herriko Carlos Totorika alkatearekin batera. Taldekideek ikastaroarekin gustura daudela adierazi diete politikari taldeari, bina, beren ustetan, karretilak eta lanerako gailu laguntzaileak erabiltzeko modulua izanen balute, prestakuntza maila eta lan-merkaturatzeko beraien aukerak handiagotuko lirateke. Automozio sektorerako hotzeko estanpazio Ikastaroa Udaleko Toki-Garapen Alorrak antolatu du, Bizkaiko Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren finantziazioarekin. 337 orduko formazioa aurreikusita du, eta datorren ekainaren 30eko ostiralean amaituko da. Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzako enplegagarritasuna, Lanberri 2017 programa Bizkaiko Foru Aldundiaren 51/2017 dekretuan jasotzen da, apirilaren 11koan.

Formazioak bi atal ditu: batetik, teorikoa, Izarra Centren burutzen dena, eta bestetik, atal praktikoa. Azken hori Amorebietako AIC – Automotive Intelligence Centerren egingo da. Hori posible izango da AICren aldez aurretiko jarrera onari esker; izan ere, bere helburuetako bat automozioan formakuntza bultzatzea da, formazio maila guztietan. Gainera, ikastaroan bertan, inguruko estanpazio enpresetara bisitak prestatu dira, eta ikasleek Igorreko Batz eta Zaldibarko CIE Automotive ezagutzeko aukera izan dute jada. Prentsa ezberdinen prozesuak bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte, eta ohiko trokelen, progresiboen eta transferren arteko desberdintasunak atzeman.

Automobilgintzak gure eskualdean eta ehungintza produktiboan duen pisu handia ikusita hotzeko estanpazioaren ikastaroa antolatu da, teknologikoki prestaturiko eskulana behar izaten duelako sarri.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua