Ongaraiko ur-jolastokia gaurtik eta irailera bitartean egunero zabalik, 11etatik arratsaldeko 7etara bitartean

19.06.17
Abisuak eta matxurak

Ongaraiko ur-jolastokia gaurtik hasi eta irailaren 10era bitartean egunero zabalik izanen da, goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara bitartean. Horrela erabaki eta iragarri du, Obra eta Herri-lan zerbitzuak aste honetarako iragarrita dagoen beroari aurre egin eta Anaitasuna eta Ongarai ikastetxeek eskolako azken astean jarduerak gauzatu ahal izateko luzatu duten eskaera aintzat hartuz. Uda sasoia ofizialki zabaltzen eta jarda eguzkia berotzen hasita dagoenez, ordutegia areagotu egingo da. Eguraldi onaz eta ikasturte amaieraz bat, bainuak hartzeko sasoia datorkigulako. Horregatik, udako beroari aurre egiteko eta uraz gozatzeko gurean ditugun bi azpiegiturak martxan izanen ditugu aste honetan bertan. Hori horrela, ostiral honetan -ekainaren 23an- zerbitzuan jarriko da errekaldeko igerileku naturala. Ongarai parkean orain bi urtetik dugun ur-jolastokia orain hamabost egun zabaldu zen asteburuetan. Horrek izango duen ordutegia ondorengoa da:

  • Ekainaren 19tik irailaren 10era: egunero funtzionatzen 11:00etatik 20:00etara

Parke horrek urarekin jolasteko zenbait elementu ezberdin ditu: kanoiak, txorrota bertikalak, zuzendu daitezkeen txorrotak, lainoztaturiko ur arkua, eta ura bildu ostean kulunkaz irauli egiten den ontzi altua, ura bi pausotan isurtzen duena. Solariumaren eskerretara dagoen zonaldean itzalkinak jarriko dira, iaz egin bezala.

Berano Errekaldeko igerilekua ere, zabaltzear

Datorren ekainaren 23ko ostiralean, Berano-Errekaldeko igerileku naturala irekiko da. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, instalazioak egunero zabalik egongo dira datorren irailaren 10era arte. Igeri-leku natural hori garbituta eta betetzen hasiko da, ostiralean prest izateko.

Sorospen zerbitzua ere izango da, udal kiroldegiko igerilekuaz arduratzen den Aiteko Management , S.M.a arduratuko delarik segurtasunaz, astelehenetik igandera, 12:00etatik 19:30era. Bi sorosle izango dira, bata goizez eta bestea arratsaldez, instalazioko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Aztertzen ari diras aukera ezberdinak, zerbitzua esleitze aldera.

Segurtasuna gorena, urteroko helburua

Gogoratu uraren maila 20 zentimetrotik 200 zentrimetrorainokoa dela punturik sakonenean. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere erabilgai izango ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du