Mugak zabalduz karabanaren inguruan informazioa emateko hitzaldia Lobianon

20.06.17
Erakundea

Ermuko Kooperazio eta Nazioarteko Elkartasun kontseilua bat dator ‘Ongi etorri errefuxiatuak’ kolektiboarekin eta horrek ‘Mugak zabalduz karabanan’ parte hartzeko adierazi duen erabakiarekin. Ekimen horren bidez errefuxiatuekiko elkartasuna adierazi eta horien eskubideak aldarrikatu nahi dituztelarik. ‘Mugak zabalduz karabana’ sarea da, 2016an sorturiko Graziara laguntzera joateko xede zuena. Ordutik lanean jarraitzen du. Sarea hainbat erakunde eta taldek osatzen dute, errefuxiatuei harrera ona ematea eta pertsona oro edonora mugitzeko askatasuna aldarrikatzen dutelarik.  Aipatu sare hori uztailan Melillara –lurralde eta kontinentearen hegoaldeko mugara- joango da karabana baten, kide eta partaideek hainbat lurralde eta erkidegoetatik abiatuko direlarik. Horien artean Euskadiko kideak ez ezik, ermuara bik ere bat egin eta bidaia egingo dutela iragarri dutelarik.

Ermuan informazio ezagutarazteko hitzaldia eta antzezpena izango ditugu

Ermuko Kooperazio eta Nazioarteko Elkartasun kontseilua GKE hainbat osatzen dute eta aste honetarako bi ekitaldi antolatu dituzte karabanaren ekimena ezagutzera emateko eta gizartearen kontzientzia areagotzeko. Hori horrela, bihar ekainaren 20ko asteartean hitzaldi informatiboa egingo da arratsaldeko 7etan eta Lobiano Kulturgunean. Ekitaldiari jarritako titulua ‘Giza-eskubideen hausketak hegoaldeko mugan’ da, non karabana aurkeztu eta ezagutzera emango den. Hizlaria Anabel Sanz del Pozo ermuarra izango da, ‘Ongi etorri Errefuxiatuak’ plataformako kidea.

Ekainaren 22ko ostegunean berriz, antzezpena izango dugu Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Tirante plataformak ‘ Tras la frontera’ muntaia aurkeztuko digu, asiloaren krisialdiaz eta memoria historikoaz mintzatuko zaiguna.

Melillara abiatuko den karabanaren inguruko informazio zabalagoa edo izena ematea nahi dutenek (https://abriendofronteras.net) web orrira sartu edo 664 32 89 90 telefonora deitu dezakete. Inskribatzeko azken eguna, ekainaren 30a da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da