Operatibo guztia prest, ostiral gauetik larunbatera N-634 errepidearen zati bat ixteko

22.06.17
Hiritarren Segurtasuna

Operatibo berezi handi bat prets eta koordinaturik dago bihar ekainaren 23ko ostiral gauez Ermua zeharkatzen duen n-634 errepidea zortzi orduz moztu eta ixteko bi norabideetan, Bilbo eta Donostia lotzen dituen trenbidearen aldibateko zubibidea jartzeko. Errepidea itxita egongo da gaueko 10etatik hurrengo eguneko goizaldeko 6etara bitartean, Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoitzeko lanak egiten ari den Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AEEak). Kaltxangotik –Areitiotik herrira sartzean- San Antonio auzora arteko zatia itxita izango da. Desbideratzea hirigunetik egingo, autoak hirigune barrura sartuko dira oinezkoentzako Baldespina Markesetik barrurantz, Izelaietara eta Abeletxeko tuneletik San Antoniora eta hortik Eibarrera jarrai dezaten. Pasoa txandaka egin beharko da, semaforoak eta langileak seinaleekin izango baitira. 3.500 kilotik gorako kamioiek AP-8 autobidea erabili beharko dute, gutxienez Matienatik Ermurainoko tartean. Nolanahi ere, ahal dela Ermutik ez pasatzeko eta beste aukeraren bat bilatzeko eskatuko zaie gidariei.

Aldi-baterako Enpresa Elkarteak (AEEk) afekzio horren berri zabala eman du jada, Durangaldean eta Eibartik Ermurantz sartzean -Zaldibarko lurretan- panelak jarriz, foru errepideetako panel elektronikoetan idatziz eta Bizkaian gehien irakurtzen diren egunkarietan iragarkiak argitaratuz. Eta baita ere, hirigunean ukituriko kaleetan eta hurbilen daudenetako portaletan ohar informatiboak jarriz (Baldespina, Izelaieta, Gipuzkoa eta Bizkaia Etorbideetan, Zubiaurren eta abar…)

Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoizteko lanek aurrera jarraitzen dute, aurrera pausu berri bat emango dutelarik. Gaur egun dugun trenbidearen alternatiba izango den aldibateko desbideratze zubi-bidea jartzeko eta burdin zubi zaharra eta horren euskarriak eraisteko lanetan hasiko baitira. Horri esker, zubi berria egin eta tuneletik mendi barrena segitzeko aukera izango da trena etxe atzetik atera eta Eitzagaraino jarraitzeko, san Antonio eta Gipuzkoa Etorbideko auzoak ekidinez.

Gaur goizean iritsi dira altxa eta lotu beharreko piezak garraio berezi batean

Zimendatzeko oin eta euskarriak egin ondoren langileak egitura metalikoak gainean jartzeko azken lanak betetzen ari dira, ostiral gau horretan altxatu eta elkar lotuko dituztenak. Egiturak metalikoak dira, kaxoi tankerakoak, eskumako alboan mentsula izanik mantenurako pasabidetxoa jartzeko. Egiturak (baoak) 16 metroko luzera dute –lau dira- eta garraio berezi batean iritsiko dira asteartean eta ostegun goizean (ekainak 20 eta 22an). Material horiek herrian jaso eta pilatzeko Udaltzaingoaren kolaborazioa beharrezkoa da eta obrako zuzendaritzarekin eta bulego teknikoarekin bat koordinatu dute, guztia aurreikusi bezala egin ahal izateko, eraginik txikienarekin. Garabi handi bat ere gure herrian da, ostiral gaua noiz iritsiko zai. Gaur iritsitako plataformak deskargatu ditu eta bihar errepidera atera artean itxoingo du, aurreikusitako operazio eta lanak gauzatzeko. Trenbidea zerbitzurik eta indar argirik gabe utziko da, lana segurtasunaz egin ahal izateko.

N-634 errepidea Kaltxangon moztuko da, trafikoa Baldespoina Markesa eta Izelaieta kaletik bideratzeko. Izelaietak Goienkalekoarekin bat egiten duen puntuan eta Abeletxe Nagusien egoitzaren parean semaforoak izango dira, txandaka pasatzeko modua arautuko dutenak. Hortik aurrera eta trenbidearen pasabide azpitik San Antoniora eta Eibarrera jarraitu ahal izango da. Aldiz, Eibarretik tunelik sartu eta egoitza pareko semaforoa gaituz gero Goienkalera segi, edo Iparagirre eta Santa Anuzoetara jarraitzeko aukera izango dute gidariek. Kamioek, nahita ez, AP-8 autobidea erabili beharko dute.

Kaltxangotik sartuta Mallabira nahiz Trabaku gainera edo Markinara joateko aukera izango da, betiko moduan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan