Udan honetan robotika eta bideojoko tailerrak egiteko aukera izango

27.06.17
Ekonomi Sustapena

10 tailer egingo dira Debabarreneko herri ezberdinetan. Egitasmoaren helburua da haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztea. Izen-ematea zabalik dago gazterobotika.eus webgunean.

‘Gazterobotika’ deritzon egitasmoa Debabarreneko Udalek bultzatu dute, Debegesa agentziaren bitartez, eta bokazio teknikoen sustapenaren xede du ekimenak.

Datorren irailaren 23an, Euskadiko I. Hezkuntza Robotika Txapelketa egingo da Eibarko Astelena pilotalekuan.

Debabarreneko haur eta gaztetxoen artean bokazio teknikoen sustapena bultzatzeko xedez, Debabarreneko Udalek, Debegesa garapen agentziaren bitartez, hasi berri dugun uda honetarako 10 tailer teknologiko antolatu dituzte eskualdeko herri ezberdinetan gauzatuko direnak. Gazterobotika izena duen hezkuntza-egitasmo honen helburua da haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztea. Ermuan tailerra abuztuaren 31tik irailaren 6ra bitartean egingo da. Tailerretan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko da (Udalek diruz lagundutakoak baitira). Plaza mugatuak dira. Izen-ematea jada zabalik dago eta gazterobotika.eus webgunearen bidez egin behar da.

Hogei (20) orduko tailerrak dira, 5 goizetan banaturikoak, eta 2001 eta 2009 urteen artean jaiotako haur eta gazteei daude zuzenduta. Talde lana sustatuz, gaztetxoek euren robotak eraiki eta programatuko dituzte; teknologiarekin ikasi, jolastu eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Robotikaren mundua ezagutzeaz gainera, bideojokoak sortzen ere irakatsiko zaie. Tailerrak euskaraz egingo dira eta Doplay enpresak emango ditu.

Euskadiko I. Hezkuntza Robotika Txapelketa, irailaren 23an

Gazterobotika egitasmoaren baitan, irailaren 23an, Eibarko Astelena pilotalekuan Euskadiko I. Hezkuntza Robotika Txapelketa egingo da. Robotikaren eta teknologia berrien inguruko topaketa izan nahi du txapelketak, doakoa eta Euskadi osoko gazteei zuzendua; eskola adineko haur eta gazteak (8 eta 16 urte bitarte) motibatzea du helburu, robotika eta programazio arloan lehen urratsak eman ditzaten, talde-lana eta arazoen ebazpena lantzearekin batera.

Udako tailerretan parte hartuko duten gaztetxoek txapelketan parte hartu ahal izango dute, eta eurek egindako lanak erakutsi.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik