E28: sexu-aniztasun eta –askatasuna aldarrikatzeko eguna. Ez homofobiarik, ez eta lesbofobiarik!

28.06.17
Erakundea

Gaur ospatzen dugu mundu zabalean gay, lesbiana, transexuala, bisexuala edo intersexuala izatearen eta hori harrotasunez aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunean pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen Stonewalleko Greenwich Villagen poliziek homosexualei egiten zieten jazarpenaren kontra eta beren eskubide zibilak lortzeko. Gure herrialdean egun horretarako iragarrita daude hainbat mobilizazio, batez ere probintzi ezberdinetako hiriburuetan. Egungo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira. Ermuan ere horren haritik hainbat ekitaldi izango ditugu gaurkoan.

Udalbatzarraren Bozemaile Batzordeak bart errepresentazioa duten sei alderdi politikoko kideen adostasunez eta aho batez erakunde adierazpena onartu zuen. Halaber, Goberku Taldeak Orbe Kardinalaren plazako jarleku bi pintatzeko erabakia hartu zuen, urte osoan zehar horrela mantenduko direnak, sentiberatasuna areagotzeko eta norbanako bakoitzaren erabakia errespeta dadila eskatzeko. Eguerdian, Totorika alkatea eta bere taldeko Beatriz Gamiz eta Jose Ramon Gombau alkateordeek, Berdintasun, Kultura, Euskara eta Gazteria alorreko eta Kiroletako arduradunek, aipatu jarlekuak ortzadarraren koloreez margotu dituzte. Udaletxeko eraikinaren balkoi nagusiko mastan, ortzadarraren bandera jarrita dago atzotik. Plazako kioskoan ere, kolore berberak dituen eta aldarrikapen hainbat jasotzen dituen pankarta eskeita dagoelarik.

Ermuko Nüshu gazte feministen taldeak; tratu Onen aldeko Plataformak; Gazte Asanbladak, Kimaira talde eratu berriak, Zipristintzen taldeak eta Emakumeen asanbladak hainbat jarduera antolatu dituzte arratsalderako. Sei eta erdietan kalejira hasiko da plazatik; ordu bete beranduago kontzentrazioa egingo plazan; iluntzeko bederatziak eta laurdenetan Kimaira LGTBI talde berria aurkeztuko eta bederatzi eta erdietan zine-foruma egingo da Eskilarapekon, proiektatuko den filma ‘Pride’ da.

Emakumearen Topaguneak eta Aukera Berdintasun Sailak Eremu Akademiarekin udalekuetan dabiltzan ume eta gaztetxoen bisita hartuko dute bihar. Elkarrekin ekintza ezberdinak egingo dituzte udalerriko berdintasunaren aztarnak miatzeko, baita genero berdintasuna eta aniztasun afektibo- sexuala lantzeko ere. Egitaraua guztia gaur eta uztailaren 4ko asteartean mamituko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da