‘Hezkuntza da aurrera jarraitzeko bidea’; ahalegin akademikoa aintzat hartuz
‘Hezkuntza da aurrera jarraitzeko bidea’ lemapean jardunaldia gauzatu zen bar arratsean Lobiano Kulturgunean. Jardunaldia Marokon jatorria duten herritarrek eraturiko eta ‘Etorki(z)una’ izeneko toki elkarteak antolatu zuen udaleko Nazioarteko Kooperazio eta Immigrazio udal zerbitzuarekin bat, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren laguntzaz. Jardunaldian zehar hezkuntza, ikasketak eta ahaleginak guztiek elkar ezagutzeko, hobetzeko eta integratzeko elementuak izatearen inguruko hausnarketa partekatu izan zen familia eta hainbat gizarte eragileekin.
Horrez gain, jardunaldiak amaitu berri dugun ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxillergoa gainditu duten ikasle magrebtarrei ahalegina aintzat hartu eta omentzeko balio izan zuen. Ikasle taldeak lortutako emaitzengatik diploma eta opari bana jaso zituzten, egindakoaren eta horretan jarritako adorearen sari moduan. Guztira zortzi gazte dira; launa neskato eta mutiko, ikasten eta hezkuntzan aurrera jarraitzeko asmoa agertu zutenak, bizitzan aukera gehiago izateko xedez. Amets hori propio duten badute ere, etorkizun eta bizitza hobearen bila etorri zien guraso eta senideena ere badela azpimarratuz. Omendutako ikasle taldea osatzen dute ondorengoek: Mahassine Afakir, Boutaina Agharban, Karima El Bouhdichi, Ourda El Makhloufi, Bilal El Moussaui, Amin Achahbar, Riduan El Khatabi e Islam Boussaid.
Jardunaldiaren aurkezle eta moderatzaile lanetan izan zen Jose Luis Araujo alkateordea, Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta segurtasuneko zinegotzi eskuorde dena, Ane Enzunza teknikariaz lagunduta. Agintariak taldea zoriondu egin zuen eta aurrera jarrai dezaten animatu eskubide osoko herritarrak, prestatuak eta gizartean integratuak izan daitezen. Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sailetik Joseba Ibarra etorri zen ordezkari, zeinak zorionak eman zizkien gobernuaren nahiz bere izenean. Ibarraren esanetan eskola onarpen eremua da, neskato eta mutikoek besteak pareko kidetzat hartzen dituztelako, beren jatorria edozein izanda ere. Hezkuntza “igogailu soziala izan daitekeela azpimarratu zuen, gizartean gora egiteko eta ahaleginaren bidez trebatu eta aurrera egiten duten guztiek aukerak gehitzen dituelako”. Ibarra bat etorri zen elkartearen izenarekin eta horren egokitasunarekin, hitz jokoak etorkin direnak eta etorkizuna batzen dituelako.
EHUko irakasle Jokin Alberdil, zailtasun guztien gainetik eta horiek atzean uzteko ikasleen ahalegina baloratu zuen, “emigratzen duen pertsonak ez dituelako beti baldintza ekonomikorik on ez eta samurrenak ere”. Alberdik aurrera jarraitzeko ikasteko eta unibertsitateraino iristeko esan zien, “oso aberasgarria izango baituzue eta etorkizunari begira aukera asko emango dizuelako” erantsiz.
Ermuan ditugun atzerritarretatik %48 marokotik etorritakoak dira eta horietatik %90 Rif zonaldean dute sustrai eta jatorria. (Rif zonaldea iparraldean dago, menditsua eta berdea da. Mediterraneo urek bustitzen dute Yebalatik hasi Kebdana (Nador)era bitartean, Argeliarekin duten mugan.
2016an Rifen jatorria duten gazte profesionalek aipatu ‘Etorki(n)zuna’ sortu zuten, eximen eta proeiktuen bidez beren komunitatea bultzatzeko eta aintzat hartzeko, intergrazio, komunikazio eta elkartrukatzeari bide emanez ete hori sakonduz, gainerako ermuarrekin elkarbizitzan jarduteko, kultur artekotasunaren parte harturik herrian.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan