Miguel Ángel Blancoren oroimenezko argazki erakusketaren inaugurazioa
Ermuko Udalak astelehen honetan, uztailak 3, 1997ko uztailaren 10etik 14ra bitartean Miguel Angel Blanco zinegotzi ermuarra bahitu zutenetik eta hura erail ondorengo egunetan ateratako argazki bilduma inauguratuko du.
26 argazkik osatzen dute erakusketa, eta gehienak zuri-beltzekoak dira. Herriko bizilagun eta argazkilari batek utzitako materiala izango da ikusgai. Inaugurazio ekitaldia gaur arratsaldean izango da, uztailak 3, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan. Bertan izango dira Carlos Totorika alkatea eta Udalbatzako zinegotziak.
Behin ekitaldia amaituta, erakusketa uztailaren 16a arte, igandea, egunero izango da zabalik: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen