Udalbatzarrak Ezohiko Osoko Bilkura izango du astearte honetan

03.07.17
Erakundea

Udalbatzarra bihar asteartea, uztailak 4, ezohiko Osoko Bilkurarako batuko da 19:00etatik aurrera Ermuko udaletxean. Saio horretan, eguneko gai zerrendan jaso diren bederatzi puntuak landuko dira.

Ohikoa den moduan, bertaratutakoei gai-zerrendako edozein punturekin zerikusia duten gauzak jakitera emateko aukera eskainiz hasiko da saioa, eta jarraian, ekainaren 1eko eta 13ko saioei dagozkien aktak onartuko dira.

Segidan, Alberto García-Abad Sánchez hautagaiak Se Puede Ermua Ahal Da alderdiko zinegotzi kargua hartuko du, Oiane Suárezek duela hilabete batzuk utzitako postua betetzeko. Gero, zinegotziek honako puntuen inguruan bozkatuko dute: Goitondo Industrialdean zuntz optikoa hedatzeko Mallabiko Udala eta Ermuko Udalaren arteko hitzarmenaren Eranskina onestea; zinegotziei bularra emateko baimena eta beste eskubide batzuk aplikatzeko modua onestea; eta ostalaritzako eta jolas jardueretarako establezimenduen instalazioa eta jarduera arautzen duen udal ordenantza hasierako izaeraz onestea.

Saioa amaitzeko, Kreditu-transferentzia bidez aurrekontua aldatuko da eta egon daitezkeen eskari-galderak erantzungo dira.

Osoko Bilkurari buruzko informazio guztia eta eskuragarri dagoen dokumentazioa esteka honetan topa dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26