Trafiko mozketak San Pelaion M.A. Blancori omenaldia dela eta
Ermuak Miguel Ángel Blanco PPko zinegotziaren bahiketaren eta hilketaren eta askatasunaren aldeko hiritarren mobilizazioaren XX. urteurrena oroituko du datorren asteartean, uztailak 11. 12:00etatik aurrera, ekitaldi instituzionala egingo da San Pelaio parkean, Agustín Ibarrolak egindako biktimen omenezko monolitoaren aurrean.
Ehun pertsona baino gehiagok adierazi dute jada ekitaldian izango direla; hori horrela, trafikoa etengo da herriko hainbat puntutan. Zehazki, San Pelaio plaza, Diputazio kalea (kiroldegiaren inguruan), San Pelaio zeharkalea eta Monte Hermoso kalea trafikoarentzat itxita egongo dira asteartean 11:15etik 13:30era.
Ermuko Udalak herriko bizilagunen lankidetza eskatzen du, eta ekitaldiak irauten duen bitartean izango diren trafiko etenek sor ditzaketen arazoengatik barkamena eskatzen du.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan