Maila baxuko eta erdi-mailako ingelesezko mintzapraktika talderako izen-emate epea zabalik

13.07.17
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak maila baxu-erdiko ingelesezko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabaldu du. Ekimena astean bitan burutuko da irailetik urte amaierara arte.

Ekintza horren helburua giro lasaian ingelesa praktikatzeko aukera eskaintzea da. Asmoa ez da klaseak ematea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.

Ingelesez maila baxua edo erdikoa duten pertsonek osatuko dute mintzapraktika taldea, A2 mailatik B1.2 mailara, hain zuzen. Jarduera horretan parte hartu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da Ermuko Udal liburutegiko bazkide izatea edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste edozein liburutegiko bazkide izatea.

Ekimena Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenari esker burutuko da, unibertsitate honetako ikasle bat izango baita taldearen dinamizatzailea.

Saioak irailaren 18an hasi eta abenduaren 11n amaituko dira, eta astelehenetan 18:00etatik 19:30era eta ostiraletan 17:00etaik 18:30era izango dira Lobiano Kultur Gunean.

Ekintza doakoa da, eta izen-ematea irailaren 14a arte zabalik egongo da liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan. Honako datua eman beharko dituzte interesdunek: izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta ingeles maila.

Ingeles maila altuko mintzapraktika taldea antolatzea ere aurreikusi du liburutegiak.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko