Ostegunean Osoko azken bilkura egingo du Udalbatzak, irailera artean
Udalbatzarrak ostegunean egingo du uztailari dagokion Osoko Bilkura. Udalbatzarraren azkena izango da irailera bitartean, abuztuan organoa ez baita bilduko AJAn jasotakoari jarraiki. Bilerak ezohiko izaera izango du eta arratseko zazpietarako deituta dago lehen deialdian eta ordu erdi beranduago, bigarrenean bada. Eguneko gai-zerrenda hamaika puntuk osatzen dute. Lehenengoan, bertaratutakoei gonbideapena eguneko edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten. Bigarrena, uztailaren 4ko bilerari dagokion akta onartuko da. Hirugarren eta laugarren gaiak ekonomiakoak izango dira: iazko Kontu Orokorra eta aurtengo aurrekontuan kredituak gehitzeko egingo den aldaketa.
Bosgarren puntua, hirigintza alorrekoa da: A-11 "URETA I" hiri-lurzoru eremuari eta "URETA II" lurzoru urbanizagarrien sektoreei dagokienean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra egindako aldaketa izango mintzagaia. Seigarrenean, Marokoko RIF zonaldeak bizi duen egoeraren inguruko erakunde adierazpena hizpide hartuko da.
Zazpigarrenetik hamargarren gaira, berriz, hainbat mozio aurkeztu, tratatu eta bozkatuko dira: Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoak; Barne Ministerioarekin lankidetzan, udaltzaingoa genero indarkeriaren jarraipen-sisteman txertatzearen ingurukoa eta, azkena, Miguel Angel Blancoren bahiketa eta erahilketaren XX. urtemugaren inguruko bat.
Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.
Ezohiko bilkurako dokumentazio osagarri guztia orrialde honetan daukazue ikusgai. Gogorarazten dizuegu saioa zuzenean eskainiko dela ostegunean 19:00etatik aurrera leiho honetan, baita Udalaren YouTubeko kontu ofizialean ere.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen