2017ko Ekintza eraldatzaile lehiaketako hautagai da Ermua
2017ko Ekintza eraldatzaile nazioarteko lehiaketan hautagai da Ermua, zeina Europako Hiri Jasangarrien Plataformak deitu duen. ‘Transformative Action’ izeneko sariak indarrean dauden edo bukatu berri diren eta Euskadin gauzaturiko kongresutik irtendako aitorpenean jasotzen diren bideak lantzen dituzten ekintza eraldatzaileak sari nahi ditu. Hiru eraldaketa atal edo kategoria aurreikusten ditu: sozial eta kulturala; sozioekonomikoa eta teknologikoa. Gure udalak enpresa, denda eta etxe guztietara iritsiko den zuntz-optikoko udal sarea sortzeko proiektua aurkeztu du. Hori onartua izan da eta webgunean erakusten diren azken 35 ekintzen artean jasota dago. Proiektuaren laburpena, Juan Carlos Abascal alkateordeak zuzentzen duen Hiri Alorrak aurkeztu du, azken honek barne hartzen dituelarik hirigintza, etxebizitza, ingurumen, kontsumo eta zerbitzu orokorren unitateak. Irailean behin-betiko aukeratzen diren proposamenak emango dira ezagutzera eta, urrian, sariak banatuko onenei.
Deialdira Europar Batasuneko kide edo hautagai den eta edozein toki- edo lurralde-erakundek, gobernu aginte edo gizarte zibileko elkarteak eta Euskadin gauzaturiko kongresutik irtendako aitorpenarekin bat egin dutenek aurkeztu zitekeen. Proposamenen artean nazioarteko hainbat daude, besteak beste, Exeter (Erreseuma Batukoa), Fundaô eta Loures (Portugalekoak), Gante (Belgika), Verein (Austria) edo Mannheim (Alemania). Gugandik hurbilago daudenen artean, aipagarri dira, Eusko Jaurlaritzarena, edo Bilbo, Donostia eta Gasteizeko udalena, Nerbioi-Ibaizabaleko Agenda 21 taldekoa, Burgu, Navaridas, Lantegi Batuak Fundazioa edo Kutxaren Ekogunea.
Zuntz-optikoko udal sare neutroa
Proiektu estrategikoa da herriarentzat, Ermua berritzeko Udalak jarraitzen ari duen estrategiarekin bat datorrena, bertako ehun ekonomikoarekin eta garapen jasangarriarekin konprometituta dagoena. Baita udal zerbitzu publikoak modu eraginkorrago egiteko helburuarekin ere. Horrez gain, Rist 3 delakoan -4.0 industri aurreratua, ekonomi digitala eta gizarte zerbitzuekiko konpromisoa- definituriko estrategiarekin lerrokaturik dagoena. Inbertsioa eta jardunean jartzea herri-gune osora zabaldu da eta zuntz-optikoa Mallabia herriraino eraman da. Goitondo industrialdea osora iristea eta WIFI abian jartzea gauzatzeke daude.
2010ean Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eskutik Ermuak estrategia bat izateagatik Zientzia eta Berrikuntza Hiriaren saria jaso zuen. Horri esker Innpulso sareak parte hartu ahal izan dugularik berrikuntzaren alorrean puntako diren beste hainbat hirirekin. Horren Gobernu Kontseiluko kide ere bagarelarik. 2013an errekonozimendua berritu izan genuen. Ermuko estrategiak udal erakundearen antolakuntzan, ekonomian, gizartean eta hirian eragitea eta jardutea aurreikusten du.
Horren haritik, hainbat proiektu estrategiko onartu izan ditugu, adibidez, zuntz-optikoko sare neutroa egin eta abian jartzeko inbertsioa onartzearena, ermuko etxe, denda eta enpresa orotara iristeko. Aurtengoan, Mallabira ere luzatuz.
Hori guztia, Promosa enpresa publikoaren bidez gauzatu da, 5 milioi euro gutxi-gorabehera erabalita. 2016-2017 urte aldian 400.000 euro inbertituko dira. Erabilitako diruak berreskuratzea da helburua, aipatu enpresa publikoa inbertsiogile pribatu bezala jokatuta.
Espainian ditugun ohiko telekomunikazio operadoreez gain Ermua beste lau ezberdin ditugu gure sarean lanean eta zerbitzuak eskaintzen, lehiakortasun eta aukera zabalagoari esker bezeroentzako prezio, zerbitzua eta eraginkortasunean eraginez eta hobetuz. Jada, sareari lotu zaizkion etxeetako eta enpresetako mila bezero ditugu, eta zuntz-iluna alokatzen diegu Vodafone eta Orange bezalako enpresei. Gure herrian kokatzeko 40 enpresa txiki erakarri ditugu eta horien bidez 100 lanpostu eratu dira Izarra Centre eraikinean kokatzen diren berrikuntza, teknologia eta ekonomi zirkularrean oinarrituriko sektoreak.
Ahalmen eta abiadura handiko Internet: kargatzeko 100 MB eta deskargatzeko 1000MBeraino
Zuntz-optikoak oinarrituriko eta horren bidezko Internete zerbitzu borobila dugu herrian, horren abiadura izugarri azkartu eta zabaldu delarik, bideokonferentziak, merkataritza elektronikoa, denda birtualak (Orbea), zerbitzuak hodeian, konektibitatea eta abar… Abiadura oso kontutan hartzekoa da: 100 MB igotzeko eta 1000MBraino behera ekartzeko, zeina behar izanen arabera neurrira egokitu daitekeena. Inbertsio hau gauzatu aurretik herrian genituen abiadurak 1,5 MBeko igotzeko eta 20 MB jaisteko zirelarik, egoerarik onenetan. Telekomunikazioetako fakturak murriztu egin ditugu, zerbitzua hobetuz.
Sarea plataforma teknologikoaz inplementatzea espero da, horretan sentsoreak, teknologia eta beste hainbat gailu erantsiz erabakiak hartzen lagunduko digulakoan (gardentasunean baita). Eta segurtasunaren, sare azkarren, argi indar, osasun edo adinekoen arreta zerbitzuetara zabalduz. Gaixo kronikoen eta patologi anitzak dituztenen jarraipena monitore bidez egiteko beren etxeetan bertan, osasun zerbitzuak neurriratuz eraginkorrago izan daitezen, ezaugarri hau oso kontutan hartzekoa delarik gure herria eta gizartea zahartzen dihoalako.
Ermua 2020 estrategiaren baitan, sareak merkatuaren %50a izatea espero da
Horiek guztien bidez, Ermua 2020rako hiri azkarra izateko estrategia defintzea ahalbidetzen digu, proiektu publiko ezberdinak identifikatuz datu-baseen lotura eta erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzaren bidez, horiek zeregin horetan zunt-optikoko sarearen babesa eta oinarria izanen dutelarik, etorkizunean ere erabakiak hartzen lagungarri izango zaizkigularik.
Proiektu honekin, bezero berriak erakarri ditugu, urtero 400 bat. 2020. urtean bezeroak 3000 izango direla espero dugu. Hori baieztatzekotan, merkatuaren %50a izatea suposatuko lukeelarik.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua