TAO sistemarik ez abuztuan, bertan behera baitago irailera arte
Ermuan txandaka aparkatzeko dugun zerbitzu arautu eta doakoa bertan behera geratu da irailera artean, hortaz zilegi dugu urdinez pintatutako guneetan autoa lagatzea, abuztua ez baita aplikatzen. Ermuan 42 aparkaleku daude txandakako TAO sistemaren bitartez (Trafikoaren eta Aparkalekuaren Ordenamendua) kudeatzen direnak 2013tik. Sistema doakoa den arren, abuztuan bertan behera geldituko da, erregulatzen duen ordenantzaren arabera. Bertan 3.4 artikuluan azaltzen denez, abuztuan ez da aparkatze mugatuko sistema aplikatuko erreserbatutako eta urdinez markatutako lekuetan. Horrela, gidariok hirigunean denbora mugarik gabe aparkatzeko aukera izango dugu abuztuan.
Udalerriaren erdigunean aparkamendu mugatua erregulatzeko sistemari esker, hiritar guztiek txandaka erabili dezakete lekua eta aparkalekua aurkitzea errazten du. Horrela, erabilgarria izateaz gain, herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzarentzat lagungarri eta suspergarri izan daiteke. Irailarekin batera berriro ere abian izango da TAO sistema.
Ermuko TAOren ezaugarriak
Ermuan 3 zona eta guztira 42 aparkaleku daude sistema honen barne. Horietan, ordubetez doan utzi daiteke ibilgailua, baina ez dago denbora tartea luzatzeko aukerarik. Honakoak dira zonak:
- 1. zonaldea: Valdespina Markesa kalea, Konbentukoa kalearekin elkartzen den tokitik Valdespina Markesa kalearen 5eraino, eta Konbentukoa kalearekin elkartzen den tokitik Valdespina Markesa kalearen 7raino; Probaleku kalea, Goiko plazaren espaloian, lurperatutako edukiontzietatik Goiko plazara sartzeko kalexkarekin elkartzen den tokiraino.
- 2. zonaldea. Diputazio kalea, 3 eta 7 atalondoen artean.
- 3. zonaldea. Karabixa, alde bietan.
Ordubetera mugatutako doako TAO 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:0etara izaten da abian, astelehenetik larunbatera. Igandeetan, jaiegunetan eta abuztuan bertan behera uzten denez, aparkatzea libre da; gauza bera gertatzen da funtzionamenduko ordutegitik kanpo.
Ez dago ordubete hori luzatzeko aukerarik, helburua tokiak txandakatzea baita. Horrela, denboratik pasatzen den gidariak ez du tasarik ordainduko, ordenantzan zehaztuta dagoen isuna baizik.
Debekatuta dago lekua utzi eta berriro aparkatzea denbora luzatu ahal izateko; behin denbora pasatuta, ezingo da autoa bertan aparkatu bi ordu geroago arte.
Sistemaren helburua behar duen edonork hiriaren erdigunean aparkalekua aurkitu ahal izatea da. Txandakatzea bermatu nahi da, ez gehien ordaintzen duenak ordu gehiago egon ahal izatea. Berdintasuna bilatzen duen sistema da, gidari guztientzat doakoa eta denbora tarte berekoa.
Aparkalekuen kudeaketa eta kontrola aparkamendu-txartelen saltzaile automatikoen bitartez egiten da, Udaltzaingoak egiten duen ikuskapen-lanaz gain. Ordenantzaren arau-hausteak eta ezarritako denbora gainditzeak 50 euroko isunarekin zigortzen dira. Behargabeko aparkamendua hiru ordu baino gehiagokoa bada, zigorra ehun eurokoa izaten da.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik