Udaltzaingoak Santixauetako gorabeheren laburpena eman eta 2017ko jaiak lasaitzat jo ditu

04.08.17
Hiritarren Segurtasuna

Herritarron Segurtasunari dagokionez 2017ko Santixauak nahiko lasaiak izan dira eta salbuespenak salbuespen ez da gertakizun larririk jazo herrian –gorabehera bakanen bat kenduta-. Horrela kontsideratzen du Udaltzainburuak, jardueren laburpenari erreparatu ondoren, zeina Eibarko Ertzainetxearekin aldertu eta koordinatu den. Laburpenak uztailaren 24tik 28ra bitartean izan egin dituzten jarduera-txosten estatistikoa oinarri hartu du. Testuinguruari dagokionez, jende eta bisitari asko etorri zaigula eta eguneko 24 ordutan pertsonak kalean izan direla ahantzi gabe. Hori da Udaltzain-buruak egin duen balorazioa eta laburpena, uztailaren 24tik 28ra bitartean izan egin dituzten jardueren txosten estatistikoa oinarri harturik. Gertatutakoen eta egindako jardueren artean azpimarra behar ondokoak: drogarekin trafikatzeagatik argiketa ireki izana; estupefazienteak, eskudirua eta labana antzeman izan zaizkiola pertsona bati, zeina atxilotua izan eta epaitegiaren esku jarri den; 11 lapurreta salatu dira, zauriak eragin dituen erasoa gertatu da eta borrokan hastekotan izan dira hiru kasutan, denda baten lapurtu dute, zaratagatik bi kexa aurkeztu dira eta Herritarren Segurtasun Legearen arabera lau akta ireki dira (2 kasutan estupefazienteak izanagatik eta beste 2etan agenteen lana eragotzi eta horien aginduei ez obeditzeagatik).

Bide segurtasunari dagokionez, Udaltzaingoak alkohol eta droga kontrolak egin izan ditu uztailaren 25, 26 eta 27an eta horietan pertsona batek eman zuen emaitza positiboa.Ez da trafiko istripurik gertatu, ez eta sexu-erasorik salatu –abusu, ukituak, eta abar…- Bigantxatan eta sokamuturrean normaltasuna izan da nagusi eta ez da inor ospitalera eraman behar izan. Suzirietan ere ez da intzidentziarik gertatu.

 

2017ko Santixau jaietan jasandako gora-beherak
Objektuen lapurreta
Burruka eta erasoak
Lapurretak leku itxietan
Droga trafikoa
Esku telefonoak
Diru-zorroak
Poltso-Motxila
     
9
1
1
1
1
1

Laburbilduz, jaietarako diseniatu den zerbitzu bereziak bere funtzioa bete du eta estatistika ‘onargarria’ da, erroldaturiko 16.400 biztanle dituen gurea bezalako herrian. Segurtasun publiko eta zaintza zerbitzua sendotu egin da lanerako prest izan diren agente guztiekin eta hori nabaria izan da kalean. Lan egin duten taldeek hamabi ordu jarraiko txandak egin dituzte eta horri esker, une oro zazpi udaltzain agente eduki ditugu kalean. Horietatik hiru jai gunearen mamian izan dira, beste bi jai gunearen inguruan baina bigarren lerroan eta, azken biak motordun ibilgailuetan patruilatzen udalerria. Eta horrez gain, beste hainbat kaleko arropaz festa-gunean, prebentzio lanean eta gertaera hainbati erantzun azkarra emateko, alkoholak eta bestelakoak intzidentziak areagotu ditzaketelako.

Pertsona atxilotu bat eta estupefazienteak konfiskaturik

Pertsona bat atxilotua izan zen uztailaren 27tik 28rako goizaldean, identifikatu eta gero ihesi egiten saiatu ondoren, agenteek ez ziezaioten araketarik egin. Atxilotua herrian bizi den M.E.A. da, 56 urteko gizona da, agenteek eskatutakoari muzin egin eta ihes egiten saiatu zena, gelditzeko agindua bete gabe. Alde egin ondoren, uniformerik gabe patruilatzen zebiltzan beste agente bik gelditu zutelarik. Pertsona erregistratu ondoren ondorengo gauzan atzeman zitzaion soinean:

  • Prentsaturiko substantzia marroizko hiru tablet, neurriak 10x6 cm
  • Prentsaturiko substantzia marroizko eta 5 cm tamaina zuten 3 arrautzatxo
  • Prentsaturiko substantzia marroizko 2 harritxo
  • Prentsaturiko substantzia marroizko arrautza erdi
  • Hauts zuria zuen plastikozko bilgarria
  • 325 euro esku-dirutan
  • Labana

Pertsona goizaldeko 2.50etan atxilotua izan zen droga trafikoa delituaren ustezko delituagatik eta Eibarko Ertzain-etxean utzi zen, handik epaitegira eraman epailearen esku jarri zutelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan