‘El hombre de las mil caras’ filma ikusgai uda eta kaleko zine proiekzioan

08.08.17
Kultura eta Gazteria

Kaleko zine emanaldien hirugarren proposamena ikusi ahal izango dugu bihar asteazken gauean. ‘El hombre de las mil caras’ izeneko filma da, Alberto Rodriguez zuzendariarena. Lana 2016koa da, espainiarra eta 123 minutuz luzatzen dena. Gidoia Alberto Rodríguez eta Rafael Cobosena da, Manuel Cerdánek idatzitako liburua oinarri harturik. Aktoren artean, besteak beste, ondorengoak ditugu: Eduard Fernández, Jose Coronado, Carlos Santos, Marta Etura eta Emilio Gutierrez Caba. Generoari dagakionez thriller bat da drama ukituak ere badituena eta benetako gertakizuna izandakoa. Biografia eta 90. hamarkadako espioitza. Lanak bi Goya sari jaso zituen, 11 izendapen izanik; Donostiako jaialdian aktore onenaren saria eman zitzaion eta Feroz saria baita kartel onenarentzat.

Proiekzioa bihar ikusi ahal izango dugu gaueko 10etatik aurrera, herriko Orbe Kardinalaren plazan ateri badago eta Santiago elizaren arkupeetan euria botatzen badu. Aurreikuspen meteorologikoari jarraiki, bigarren aukera izango dugu seguruenik, hotz-beroa jaitsi eta euria egitea espero baita.

Sinopsia

Francisco Paesa (E. Fernández), Espainiako gobernuaren isilpeko agentea izandakoa da, ETAren kontra egindako operazio garrantzitsuenaren erantzulea, zeina ustelkeri kasu baten nahasturik gertatzen den GAL izandakoaren krisia pil-pilean zegoenean eta ihes egin behar izaten duena estatutik kanpo. Egoera horretan Guardia Zibilen Zuzendari Nagusia izandako Luis Roldanen (C. Santos) eta bere emaztearen Nieves Fernández (M. Etura) bisita izaten du. Bisitariek milioi bat dolar eskaintzen dizkiote sistema publikotik lapurtu izan duten 1.500 milioi pezeta ezkutatu eta gordetzen laguntzen badie. Une horretan Paesak estatu espainiarraz mendekatzeko aukera garbia ikusten du, maisutasuneko operazio bat prestatu eta gauzatuz banan ezina duen Jesus Camoesekin batera (J. Coronado).

 

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita