‘Rogue One: una historia de Star Wars’, filma ikusgai asteazkeneko uda eta kaleko zine proiekzioan
Kaleko zine emanaldien laugarren proposamena ikusi ahal izango dugu asteazken gauean. Asteko emanaldi bakarra izango da, astelehenean zubi egingo baita Ama Birjinaren egun bezpera izateagatik. Programazioaren erdia beteko dugu egun horretan, eta beste hainbat ikusteko geratuko zaizkigu, bigarren hamabostaldirako. ‘Rogue One: A Star Wars Story’ izeneko filma da, Gareth Edwards zuzendariarena. Lana 2016koa da, ipar amerikarra eta 133 minutuz luzatzen dena. Gidoia Chris Weitzek eta Tony Gilroyk moldatutakoa da, aurrekoak oinarri harturik. Aktoren artean, besteak beste, ondorengoak ditugu: Felicity Jones, Diego Luna, Ben Mendelsohn, Donnie Yen, Wen Jiang, Forest Whitaker, Valene Kane, Guy Henry eta Genevieve O''Reilly.
Generoari dagokionez fikzio-zientzia eta akzioaren barne kokatzen da. Espazioan bizitako abentura eta ‘Guerra de las Galaxias’ edo Star Wars ospetsuaren spin-offa. Lanak lau sari garrantzitsuetarako izendatua egon zen, 2 Oscarretan: soinu eta ikus efektu onenarentzat eta beste 2 izendapen BAFTA sarietarako; efektu bereziena barne izanik.
Proiekzioa esan bezala datorren asteazkenean ikusi ahal izango dugu gaueko 10etatik aurrera, herriko Orbe Kardinalaren plazan ateri badago eta Santiago elizaren arkupeetan euria botatzen badu.
Sinopsia
Galaxiako Inperioan inoiz izan den armarik boteretsuena muntatu dute; Heriotzaren izarra izenekoa. Errebelde talde batek estazio hori zabaldu eta lanean jarri aurretik horren plenoak lapurtzeko erabaki arriskutsua hartzen dute. Lan horretan Lord Sith edo ‘Darth Vader’ goitizenaz ezagunago denari aurre egin beharko diote. Darth Vader Palpatine enperadore errugabearen jarraitzailea da. Filma Star Warseko III eta IV kapituluetan oinarritzen da.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu