Ermuko KZguneak irailerako ikastaro sorta anitza prestatu du
Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eremuan (IKTak) doako prestakuntza zabala eskaintzen jarraitzen du. Datorren irailerako ere jada hainbat ikastaro antolatu dira.
Ordutegi eskaintza anitzari esker, KZgunean bertan nahiz Internet bidez bete daitezke ikastaroak, teknologiak ikasten eta gozatzen jarraitu ahal izateko. Irailerako honako aurrez aurreko ikastaroak antolatu dira:
- Oinarrizko Internet ikastaroa (20 ordu):
- Irailaren 4tik 13ra, 09:00etatik 11:00etara
- Irailaren 18tik 29ra, 16:00etatik 18:00etara
- Gimp ikastaroa (16 ordu):
- Irailaren 4tik 13ra, 16:00etatik 18:00etara
- Sare Sozialak (16 ordu):
- Irailaren 6tik 15era, 11:00etatik 13:00etara
- Ofimatika tresnak (20 ordu):
- Irailaren 18tik 29ra, 18:00etatik 20:00etara
Ikastaro guztiak biltzen dituen egutegia hemen kontsultatu daiteke.
Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria eskuratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu KZguneak.
Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.
Lotutako albisteak
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko