Lanbidek hiru formazio ikastaro eskainiko ditu Ermuan irailetik aurrera
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak irailetik aurrera gure herrian izango diren formazio ikastaroen eskaintza argitaratu du. Guztira 32 pertsonak izango dute parte hartzeko aukera Izarra Zentroan eta Artamendiko praktika-gunean emango diren hiru ikastaroetan.
Lehenengo formazio proiektuaren izena “Lurrak mugitzeko makina txikien operazioa” da, eta 270 ordutan zehar, motoiraulkien, kargatzaile txikien, hondeamakina txikien eta atzerago kargatzaile txikien operazioak ikasteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Ikastaroa irailaren 22an hasiko da, ostirala, eta gehienez ere 10 pertsonako taldea osatuko da. Parte hartu ahal izateko, Lanbiden izena eman beharko da abuztuaren 31 baino lehen.
Bigarren formazio ikastaroa “Espazio ireki eta industri instalazioetan garbiketak egitea” izango da, eta bertan, gehienez ere 12 ikaslek espazio ezberdinetan garbiketak egiteko moduak ikasiko dituzte. Gutxi gorabehera 130 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta horren barnean 80 orduko lanbide-praktika/ez lanekoen modulua beteko dute parte-hartzaileek. Izen-ematea zabalik dago irailaren 8a arte, ostirala, eta formazioa irailaren 22an hasiko da.
Lanbidek prestatu duen azkenengo formazio zikloa “Eraikuntzako oinarrizko mantentze-makinetako operazioa” da. 10 pertsonak jaso ahalko dute ikastaro hau, eta langileak jasotzeko makina mugikorretako eta manipulatzaile teleskopikoetako operazioak azalduko dira bertan. Formazioak 180 orduko iraupena izango du, urriaren 2an hasita, astelehena. Izen-emate epea zabalik dago datorren irailaren 15era arte, astelehena.
Gogorarazi nahi dizuegu ikastaro guztietarako izen-emateak Lanbideren bitartez bete behar direla, euren bulegoetan nahiz www.lanbide.net webgunean.
Hiru ikastaro hauen inguruko informazio gehiago behar izanez gero, hizaguirre@udalermua.net helbide elektronikora mezu bat bidali edota Izarra Prestakuntza eta Enpresen Sustapenerako Zentrora deitu dezakezue (943 17 90 18).
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren