‘Cazafantasmas’ filmaren eskutik amaituko da udako zinea

30.08.17
Kultura eta Gazteria

Umorez, dramaz, animazioz eta abenturaz betetako zazpi saioren ostean, Ermuko udako zine programazioak agur esango digu gaur, asteazkena, abuztuak 30, denboraldiko azkenengo zine saioarekin.

Duela astebete iragarri genuen moduan, programazioak azken orduko aldaketak izan ditu, eta Ermuko Udaletik at dauden banaketa arazoak direla eta, La ciudad de las estrellas: La La Land filma ezingo da eskaini, aurreikusita zegoen moduan, gaurko azkenengo emanaldian.

Haren ordez, Cazafantasmas film ezagunaren azkenengo bertsioa, 2016an estreinatua, ikusteko aukera izango dugu. Paul Feig zuzendari estatubatuarraren lan honetan, Melissa McCarthy, Kristen Wiig, Kate McKinnon, Leslie Jones, Cecily Strong eta Chris Hemsworth aktoreak ditugu protagonista.

Filmaren emanaldia 22:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan. Euria eginez gero, proiekzioa Santiago Apostoluaren parrokiako aterpeetara eramango da. Udako zine eskaintza guztiak bezala, hau ere doakoa izango da.

Sinopsia

Manhattan, New York. Hogeita hamar urtez euren berririk izan ez arren, mamuek eta deabruek berriro infernutik ihes egin dute hiria suntsitzeko asmoz. Oraingoan, lau emakumek osatutako Mamu-harrapari talde berriak aurre egingo dio edozein motatako mamu mehatxuri.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz