Liburutegiak ikasturte honetarako ekimenen programa aurkeztu du
Iraila ikasturte berriaren hasieraren sinonimoa izan ohi da, eta Ermuko udal liburutegiak jada prest dauka datozen asteetan burutuko diren ekintzen eskaintza. Horrela, 2017/2018 ikasturtean zehar, irakurzaletasuna sustatzeko eta hedapen kulturaleko jarduera kopurua eta ekimen motak nabarmen gehituko dira.
Haurrentzako, gazteentzako, helduentzako zein familientzako ekintzak antolatuko dira, euskaraz, gazteleraz, ingelesez nahiz frantsesez. Jarduera berri horietan guztietan izena emateko epea egun gutxi barru zabalduko da.
Horrela, astelehenetik ostiralera burutzen diren ekimenen artean, urriko lehen astean izango dira euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta frantsesezko helduentzako irakurketak klubetako lehenengo saioak. 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzako papereko irakurketa kluba ere urrian hasiko da.
Era berean, maila altuko ingelesezko eta frantsesezko mintzapraktika taldeak ere urrian bilduko dira. Berrikuntza gisa, jasotako iradokizunei erantzunez, irailaren erdialdean maila baxuko eta erdi-mailako ingelesezko mintzapraktika taldea antolatu da, eta izena emateko epea irekita dago jada.
Bestetik, urrian izango dira larunbatetan burutzen diren ekintza hauen lehenengo saioak:
- Liburu Baby Kluba, 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendutako irakurketa klub eleanitza (ingelesez, euskaraz eta gazteleraz). Umeak heldu banarekin egongo dira.
- Leyendo y Aprendiendo, 0 eta 4 urte bitarteko umeei zuzendutako gaztelerako irakurketa kluba. Umeak heldu banarekin egongo dira.
- Bularretik Mintzora haurrentzako euskarazko irakurketa kluba. Bi talde dira, 3 eta 5 urte bitarteko umeena eta 6 eta 8 urte bitarteko umeena, eta guztiek heldu batekin batera parte hartuko dute.
- Irakurketa klub digitala tabletekin, 9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzat.
- Counting with Fingers matematika tailerra 6 eta 15 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzenduriko ingelesezko jarduera ludiko eta didaktikoa.
- Idazkera sortzaile tailerra gazteleraz, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua. Bertan, lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landuko da norberaren espresioa lortzeko bidean.
- Olerki tailerra, ekintza berria, 16 urtetik gorako olerkizale guztiei zuzenduta.
Urriko asteburuetan hasiko dira, era berean, ipuin kontaketako lehenengo saioak, Arratsaldean kontu kontari euskaraz eta Story Time ingelesez. Ipuin kontaketak ikusteko plaza mugatuak izan arren, ez da beharrezkoa izena ematea.
Ekintza hauen inguruko informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez harremanetan liburutegiarekin 943 17 92 12 telefono zenbakira deituta edota biblioteca@udalermua.net helbidera idatzita.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean