‘Hotzeko estanpazio’ ikastaroak enplegagarritasunerako maila ona izan du

05.09.17
Ekonomi Sustapena

Ikastaroa udalak gauzatu du, AIC Fundazioaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzazioarekin

Ikastaroa egin duten hamaika (11) pertsonetatik gehienak lan-merkatura sartzea lortu dute, inguru eta eskualdeko enpresa industrialetan. Egui Estanpazioak, esaterako, lan jardun osoko eta sei hilabeteko kontratua egin die bi lagunei. Gainerako gehienak ere, lan egiteko aukera izan dute, kasuan kasuko kontratu-mota eta iraupen ezberdinak izanik.

Udalak, toki-garapen alorraren bidez, espezializazio ikastaro antolatu zuen zuen, Foru Aldundiaren finantzazioari esker. Hotzeko estanpazio ikastaroak trebakuntzarako 337 ordu izan zituen. Ermuan prestakuntza zabaldu eta horri aukera gehiago eman nahian, beste bi prestakuntza osagarri erantsi zaizkio: orga jasotzailea eta zubi-garabia erabiltzen ikasteko. Eduki horien atal teorikoa Izarra Centren landu da eta, praktikak aldiz, Zornotzan dagoen AIC-Automotive Intelligence Centerren.

Ikastaro eta ekimenaren osagarri banakako nahiz taldeko lan-orientazio saioak egin dira partaideekin. Horretan Sartu-Zabaltzeneko teknikaria arduratu da, enplegagarritasuna hobetzeko xedez. Atal praktikoak BNIO Engeniering taldeak eman du, partaideekin bat egiten dakitela eta modulu guztietan eskarmentu zabala erakutsi dutelarik. Horrekin bat, AIC-Automotive Intelligence Centerren egin izan duten praktika errealak oso aberasgarriak izan dira, partaideek prentsen funtzionamendua zuzenean ezagutu ahal izan dutelako eta trokelak muntatzen eta desmuntatzen ikasteko aukera izan dutelako, bai transfer motakoak nahiz progresiboak.

Ikastaroaren baitan inguruko estanpazio enpresak ere bisitatu izan dituzte, besteak beste, Batz eta CIE Automotive. HHonako ikastaroak oso onuragarriak dira partaideentzat nahiz enpresentzat, azken hauek eskaturiko eta duten beharretara erantzuteko helburua dutelako. Horrez gain, partaideen motibazioa piztu egiten du, lan-merkaturatzeari ere mesedegarri suertatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat