Lau hizkuntza ezberdinetako irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

05.09.17
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak helduentzako euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta frantsesezko irakurketa kluben eskaintza mantendu du, eta parte hartu ahal izateko izen-emate epea zabaldu du.

Aldez aurretik liburu bera irakurri duten 15-20 lagunek osatutako bilerak izaten dira irakurketa klubak. Irakurleak testuez mintzatzeko batzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraren testuinguruaz, gaiaz eta idazleaz mintzatuz. Horrela, klubak ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtzen dira, batez ere. Liburutegia arduratzen da partaide guztientzat liburuak lortzeaz eta banatzeaz, eta saio guztiak pertsona adituek dinamizatzen dituzte. Gainera aurten, berrikuntza gisa, ingeleseko irakurketa taldea ingelesa ama-hizkuntza duen pertsona batek dinamizatuko du.

Aurten aurreko ikasturteko egutegi berbera mantenduko da, beraz:

  • Euskara: hilero lehenengo astelehenean, 19:30etik 21:00etara.
  • Ingelesa: hileko lehenengo asteartean, 19:00etatik 20:30era.
  • Gaztelera: hilero lehenengo asteazkenean, 19:30etik 21:00etara.
  • Frantsesa: hileko lehenengo ostegunean, 18:30etik 20:00etara.

Euskarazko eta gaztelerazko irakurketa klubak hilean behin bilduko dira, eta ingelesezkoa eta frantsesezkoa, aldiz, bi hilean behin. Saio guztiak Lobiano Kultur Gunean egingo dira, eta urriaren lehenengo astean hasiko dira.

Lehenengo hiruhilekorako aurreikusitako irakurketak honakoak dira:

  • Euskara: Erantzuna haizean dabil (Patxi Zubizarreta), Txernobil txiki bat etxe bakoitzean (Ander Izagirre) eta Gela bat norberarena (Virginia Woolf)
  • Ingelesa: High fidelity (Nick Hornby) eta The bookshop (Penelope Fitzgerald)
  • Gaztelera: Poemas escogidos (Adam Zagajewski), Partir (Lucía Baskaran) eta La dama del perrito (Anton Chejov)
  • Frantsesa: Art (Yasmina Reza) eta Ni d’Éve ni d’Adam (Amélie Nothomb)

Doako jarduera, hizkuntza anitzetan eta partaide kopuru mugatuarekin

Udal liburutegiak antolatzen dituen irakurketa klubak doakoak dira, baina onar daitekeen partaide kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena ematea eskatzen da.

Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, aurreko denboraldietan parte hartu izan dutenek barne, liburutegira deitu behar dute, 943 17 92 12 telefono zenbakira, edo biblioteca@udalermua.net helbidera idatzi izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa emateko. Tokiak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira taldea osatu arte.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"