Sormenezko idazketa tailerra antolatu du beste behin liburutegiak

11.09.17
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak sormenezko idazketa tailerra antolatu du, bigarren urtez jarraian, irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago tailerra, eta Yurre Ugarte idazleak gidatuko ditu saioak.

Ikastaro honetan, lengoaiaren alde ludiko eta askatzailean sakondu eta alderdi hori landuko da, norberaren adierazpena aurkitu nahian. Izan ere, idaztea ez da hitzak elkartzea soilik; idatzizko lengoaia akatsik gabe eta arau guztiak betez erabiltzea ez da nahikoa. Urrats bat haratago ematea da tailerraren helburua, sormenezko eran idazteko trebatzea eta irakastea, gure ezaugarri pertsonalekin bat egiten duen adierazpen literarioa lortu ahal izateko.

Horren harira, asmatzen dituzten testuekin gozatzen duten edo sormenezko eran adierazi eta paper gainean euren sorkuntza eta zirrara guztiak jarri nahi dituzten 16 urtetik gorako pertsona guztientzat aproposa da ikastaro hau. Izan ere, pertsona bakoitzak bere literatur adierazpena dauka, eta norberaren era partikular eta besterenezin hori topatzen saiatuko da tailerra.

Ariketa praktikoen eta irakurketaren bidez, Yurre Ugarte irakasleak literatur testuak sortzeko era ezberdinak eta pertsonaiak eta elkarrizketak sortzeko teknikak azalduko ditu, besteak beste.

Ikastaroak 8 orduko iraupena du, eta 4 larunbatetan zehar eskainiko da urritik abendura. Saio bakoitza 2 ordukoa izango da, 11:00etatik 13:00etara, eta honako egunetan Lobiano Kultur Gunean bilduko da taldea: urriaren 21ean, azaroaren 1an eta 18an eta abenduaren 16an.

Jarduera doakoa da, baina plaza mugatuak daudenez, izena eman behar da urriaren 7a baino lehen udal liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakira deituta edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora mezua bidalita. Edozein kasutan, honako datuak eman beharko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.

Eskaerek plaza kopurua gainditzen badute, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko ikasturtean jarduera honetan parte hartu ez dutenek.

Onartutako parte-hartzaileen zerrenda liburutegiaren mikrositean argitaratuko da urriaren 17an.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean