Liburutegiak sormenezko olerki tailerra antolatu du

13.09.17
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako olerki tailerra antolatu du irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean.

Maite Lorenzo aktoreak eskainiko duen ikastaro honetan, emozioak eta ahotsa landuko dira hitzaren bitartez olerkien esanahia komunikatzeko. Aukeratutako olerkiaren eta egilearen munduan sakonduko da, ikuspegi berezi bat emanez, baina betiere egilearen jatorrizko testua errespetatuz. Aldi berean, olerki bakoitzari dagokion doinua ematen ikasi eta errezitazioaren bidez haziera pertsonala eta olerkiaren gozamena bilatuko dira.

Bederatzi ordu eta erdiko iraupena izango du olerki tailerrak, eta urritik abendura bitartean sei saio eskainiko dira, ordu eta erdikoak, larunbat goizetan. Lobiano Kultur Gunean izango dira klase guztiak, 10:30etik 12:00etara, ondoko egunetan: urriaren 7an eta 28an, azaroaren 4an eta 25ean eta abenduaren 2an eta 16an. Azken egun horretan tailerrean landutako olerkien errezitaldia egingo da.

Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izena eman beharko da urriaren 7a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakira deituta edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita. Edozein kasutan, honako datuak eskaini beharko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, jaiotze data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Plaza baino eskaera gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta Ermuan erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. Onartuen zerrenda liburutegiko webgunean iragarriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez