Mugikortasunaren Asteko biziari hasiera eman diogu
Ermuan ofizialki hasiera eman genion bart Mugikortasunaren Europar Asteari, zeinetan irailaren 22ra bitartean parte hartuko dugun hamalaugarren urtez jarraian. Ekimenera 45 herrialdetako 2.000 herri eta hiri bildu gara, hainbat kontinenteetakoak. “Partekatuz gero urrutira iritsiko zara” da aurtengo edizioko leloa, mugikortasun garbia, partekatua eta inteligentea ardatzak izanik. Hiritarren artean garraio publikorako estrategia berriak ezagutzera eman eta hedatu nahi dira programa honen bidez.
Ermuak hamalaugarren urtez jarraian egin du bat Mugikortasunaren Europar Astearekin, eta herriko pertsona guztientzat moduko programa antolatu du, baina batez ere gaztetxoenen gozamenera eta hezkuntzara zuzentzen da. Atzokoan hasiera eman zitzaion, adin guztietako 60 bat lagun bildu zuen ibilaldi zikloturistaren bidez. Goizeko 10:00etan hasi zen ibilbidea Orbe Kardinala plazan, eta bertan izango du amaiera herrian zehar ibilaldia egin ostean. Goiza freskoa izan arren, ateri izan zen eta lurzorua siku. Ermuko Txirrindulari eta Urko BTT elkarteetako eta Hiritarren Segurtasun Alorreko kideek ibilaldia segurua izateaz arduratu ziren.
Hitzaldia, eskulanak eta bizikleta ezagutzekok
Gaurkoan –hilak 18ko astelehenean- Stop Accidentes elkarteak “El reto de la seguridad vial: un camino de ida y vuelta” hitzaldia dakarkigu Lobiano Kultur Guneko auditoriora 19:00etatik aurrera.
Bihar, irailaren 19an, asteartea, Baibike tailer praktikoa eskainiko da bizikletaren inguruan gehiago jakiteko. Saioa Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezkoen aretoan izango da 16:00etatik aurrera.
Herriko ikastetxeetako ikasleek mugikortasunarekin lotutako jardueraz betetako astea izango dute. Izan ere, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek bide-segurtasunaren inguruko marrazketa eta eskulan tailerra izango dute Antxitxiketan aisialdi taldearen laguntzarekin. Marrazkiikin, gainera, erakusketa egingo da hilaren 22an, ostirala, Merkatu plazan.
Bestalde, 6. mailako ikasleek bi gurpilen gainean duten abilezia eta trebetasuna erakutsiko dute Aritzmendi frontoian kokatuko den bizikleten zirkuituan. Ikasle bakoitzak bizikleta, kaskoa eta arropa egokia eraman beharko ditu jarduera horretarako, eta Ermuko Txirrindulari Elkarteko kideek dinamizatuko dute ekimena.
Gainera, “Oinez Eskolara” ekimena berreskuratuko da asteko lanegun guztietan Eskolabarri ikastetxearen laguntzarekin. Horren helburua haurren autonomia eta eskolara bakarrik joatea bultzatzea da.
Programa osoa lerro hauen ostean ikus daitezkeen irudietan kontsultatu daiteke.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan