Hiri eta industri hondakinen kudeaketari buruzko ikastaroa emango Izarra Centren
Ermuko Izarra Centren kokatuta dagoen ‘Margube’ enpresak, aholkularitza eta neurrira egindako trebakuntza, herrian Hiri eta Industri Hondakinak kudeatzen ikasteko ikastaroa egingo duela ezagutzera eman du. Ikastaro hori doakoa izango da parte hartzaileentzat ‘Lanbidek’ diruz laguntzen duelako. Ikastaroak, gehienez ere, 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute. Ikastaroa jardunean ari diren langileentzat nahiz langabezi egoeran dauden pertsonentzat pentsatua dago, egin eta gainditzen dutenak, ingurumen alorrerako profesionaltasun ziurtagiri osoa eskuratzea ahalbidetuko die. Ikastaroak bertan egiteko trebakuntzako 270 ordu aurreikusten ditu eta lan izaera izango ez duten praktikako beste 120 ordu.
Izen-ematea zabalik dago, urriaren 6a izanik horretarako azken eguna. Interesdunek ‘Margube’ enpresak Izarra Centre eraikinean duen bulegora –Zearkalea 36, 8. solairura- joan daitezke edo bertako 943 20 28 18 telefono zenbakira deitu, 688 829 153 esku telefonora edo l.susilla@margube.com postontzi elektronikora idatzi.
Ikastaroa doakoa da eta urriaren 16tik abenduaren 22ra –biak barne- gauzatuko da. Ikastaroi horretan aurreikusitako moduluak eta horien banaketa ondorengoa da:
- Hiri hondakinen kudeaketa: 100 ordu.
- Industri hondakinen kudeaketa: 120 ordu.
- Segurtasuna eta osasuna: 50 ordu.
- Lan izaera izango ez duten praktikak: 120 ordu.
Lasterbidez ikastaroko programa eta datu interesgarriak uzten dizkizuegu PDF formatuko orrian.
Lotutako albisteak
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko