Zabalik da Bularretik Mintzora irakurketa klubetan izena emateko epea

19.09.17
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak eta Euskara Sailak Bularretik Mintzora irakurketa kluben saio berriak antolatu dituzte. Urriaren 21ean, larunbata, izango da 3 eta 8 urte arteko haurrei eta euren gurasoei zuzendutako talde hauen lehenengo bilera.

Jarduera hau orain dela 5 urte antolatu zen lehenbizikoz Ermuan, eta harrezkero arrakasta handia izan du. Bi adin tartetan banatzen da: batetik, 3 eta 5 urte arteko neska-mutilak; eta, bestetik, 6 eta 8 urte artekoak. Hilean saio bat egiten da, larunbatetan Lobiano Kultur Gunean: 11:00etan 3 eta 5 urte artekoen taldea biltzen da, eta 12:15etik aurrera, aldiz, 6 eta 8 urte artekoena. Saio guztiak euskara hutsean burutzen dira, beraz, parte hartzen duten umeek eta eurekin doazen helduek hizkuntza ulertzeko eta euskaraz hitz egiteko gai izan behar dute.

Saioetako dinamizatzailea Galtzagorri Elkarteko Lur Korta izango da. Jardunaldi bakoitzean liburu izarrak aurkeztuko dira, eta horiei buruzko proposamenak egingo dira talde txikietan. Gainera, haurrek eta euren gurasoek euren liburu maiteak aurkeztu ahal izango dituzte.

Urriaren 21eko lehenengo saioaz gain, parte-hartzaileak azaroaren 18an, abenduaren 16an, otsailaren 24an, martxoaren 17an eta apirilaren 21ean bilduko dira.

Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da urriaren 7a baino lehen izena ematea liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan honako datuak eskainita: izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefonoa eta aitaren edo amaren helbide elektronikoa.

Plaza baino eskaera gehiago izanez gero, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek. Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean argitaratuko da urriaren 17an.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat