San Antonio eta Bizkaia Etorbidea lotzen dituen oinezkoentzako pasabidea zabalik
Trenbidea bikoizteko eta geltoki berria egiteko Ermuan egiten ari diren obrak aurrera jarraitzen dute, aurreikusitako epeen arabera. Gaurkoan zabaldu da San Antonio etq Bizkaia Etorbidea lotzen dituen oinezkoentzako pasabidea, trenbide zubiaren azpitik eta lanen paretik edo ingurutik. Pasabide hori babestua da eta hezien artean doa, lan eremua eta materiala lagatzeko zonaldea mugatzen duen tartean. Pasabide hori aurrez ikusitako egun programazioari jarraiki zabaldu da, ‘Jator’ kirol zentrotik doan espaloia itxi eta gero. Espaloi horretatik Bizkaia Etorbidetik edo Berdintasunaren pasiotik eta Baldespina parketik jarraitzeko aukera ematen zuen. Orain hainbat astean ez da posible izango.
Izan ere, ostiraletik larunbaterako gauean zubi zaharra eraitsi eta gero, astelehen eta asteartean material eta hondakinak jaso dira, zonaldea garbi utziz. Tunelera zuzen joango den zubi berriaren oina egiteko lanetan hasita dago makina hondeatzailea, Bizkaia Etorbideko 6. eraikinaren eta trenbidearen tarteko zatian. Parke taberna alboko aparkalekuan ere zerbitzuz kanpo jarri dira. Etxe azpiko garajeetara sartu eta ateratzeko besterik ezin da pasatu.
Pasabide berri horren irekierak jokoz kanpo harrapatu ditu Izelaieta eta San Antonio Auzoko –edo beheragoko- hainbat bizilagun. Ohi bezala ‘Jator’ zentroko espaloitik aurrera jarraitu eta bidea itxita aurkitzean, atzera egin nahi ez eta errepidea behar ez duen lekutik igaroz. Horrela egitea oso arriskutsua da pertsona horientzat nahiz ibilgailuen gidarientzat. Beheranzko norabidean doazen oinezkoek Lex taberna aurreko zebra bidean gurutzatu behar dute, hesi babesgarriak dituen espaloitik jarraitzeko garajeen sartu-irteerara artean. Hor adi eta tentzuz. Pasabide berritik jarraitzeko segidan. Beste aukera bat da Izelaieta-Goienkaletik behera –edo gora hartzeko- Abeletxeko egoitzaren albotik eta tuneletik pasatzea.
Aldaketak eta horien datak-egunak zehazturik dituzuen lasterbidez loturik uzten dizuegun planoan.
Enpresak eta langileak San Antonioko aparkalekua hustu eta garbitzen jarraituko dute aste honetan, ahalik eta lasterren aparkalekuko 15 bat plaza bueltatzeko. Zubi berriaren oina eta oinarria egiteko lanak urriaren 11ra artean jarraituko dute, lan lekura kamioiak sartu eta irteteko gunea prestatuko delarik. Urritik abendura eraikitze lanak aurrera jarraituko dute eta abenduaren 2an aparkalekuaren erdia erabiltzaileei bueltatzea espero da, urrian bueltatuko diren plazei beste 8 aparkaleku gehituta.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean