Liburu Baby Kluba irakurle hirueledunen bila ari da edizio berrirako
Ermuko udal liburutegiak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez irakurtzen duten haurrentzako Liburu Baby Kluba ekimena antolatu du bigarren urtez jarraian, biztanleen beharrei eta eskariei erantzuna eman eta joera berrietara egokitzeko asmotan.
0 eta 3 urte arteko umeei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da, eta parte-hartzaile bakoitza heldu batez lagunduta egongo da. Saioen ardatza liburu bat izango da, eta helburu nagusia txikitatik umeengan eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Gainera, parte hartzen duten pertsonek hizkuntza ezberdinekin (ingelesa, euskara eta gaztelania) lehen harremana edukitzea lortzen da.
Liburu Baby Kluba Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du, eta urritik maiatzera bitartean bederatzi saio burutuko dira larunbatetan Lobiano Kultur Gunean. Saio guztiak 11:00etatik 12:00etara garatuko dira honako egunetan: urriaren 28an, azaroaren 4an eta 25ean, abenduaren 2an, urtarrilaren 13an, otsailaren 3an, martxoaren 3an, apirilaren 14an eta maiatzaren 5ean.
Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da urriaren 7a baino lehen izena ematea liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan honako datuak eskainita: izen-abizenak, liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefonoa eta aitaren edo amaren helbide elektronikoa.
Plaza baino eskaera gehiago izanez gero, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek.
Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean argitaratuko da urriaren 17an.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat