Suspertu ezazu zure garuna Burulogyren ikastaroekin
Burulogy enpresa ermuarrak 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako entrenamendu programa berriak antolatu ditu. Teknologia berrien bitartez parte hartzen duten pertsonen garuna abian jartzeko bi ikastaro izango dira. Hori horrela, formazioa tableten bitartez eskainiko da, eta egokitutako ariketa dibertigarriak burutuko dira.
Bi ikastaroak astelehen honetan hasiko dira, urriak 2, eta astelehen eta asteazkenero izango dira 10:00etatik 12:00etara Izarra Centreko 4. solairuko B gelan. Proiektuak, gainera, Ermuko Udalaren babesa du, eta ikastaroen kostuaren %85a bere gain hartuko du.
Programa horietan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea 943 17 72 45 edo 679 05 26 51 telefono zenbakietara deituta. Gainera, informazio gehiago behar izanez gero, www.burulogy.com webgunea edota enpresaren Facebookeko profila kontsultatu daitezke.
Adineko pertsonenganako konpromisoa
Ermuko Udalak urteak daramatza arlo sozio-sanitarioan lanean. Ardatz nagusia modu autonomoan bizitzeko zailtasunak dituzten gure herriko pertsonen bizi kalitatea hobetzea da. Horretarako, proiektu ezberdinak landu dira, esaterako, etxebizitzen egokitzapena edota gizarte eta osasun zerbitzuen hobekuntza. Horrela, Udalak aipatutako arloen garapena ekonomikoki hazteko eta enplegua sortzeko gai dela ikusi du.
Gaur egun Ermua, hiri adeitsua adinekoekin proiektua lantzen ari da Udala, herriko elkarte ezberdinetan modu aktiboan parte hartu dezaten sustatzeko.
Teknologia berriei dagokienez, mugikortasun arazoak dituzten adineko pertsonei etxean jarraipena egiteko eta monitorizatzeko programa abian jartzea ikertzen ari da Udala.
Teknologiari lotuta, era berean, Burulogy enpresak 55 urtetik gorako pertsonentzat entretenimendurako online nahiz offline jokuak eskaintzen ditu. Gaitasun kognitiboak mantentzeko eta garuneko ariketak egiteko entrenamendu jokoak dira, eta horiek burutzeko, tabletak eta smartphoneak erabiltzen dira; izan ere, egun jada oso ohikoak, eskuragarriak eta erabilerrazak dira.
Ermuko Udalak jendaurrean aurkeztu zuen Burulogy enpresa pasatu den martxoan, Madrilgo Las Navesen ospatutako Innpulso Sareko alkate berritzaileenen II. Topaketan.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren