Bat gehiago ez! Biolentzia matxista salatzeko, kotzentra zaitez

29.09.17
Erakundea

Emakumeenganako biolentzioaren kontra dago Ermua erabat: giza-ehuneko elkarte, erakunde nahiz herritarrak. Bartz, Sestaon emakume bat eraila izan zenezmobilizaziora deitu dute eta Eudelek gaitzezpena adierazteko zabaldu duen testua bere egin dute. Testu horrek hitzez-hitz ondokoa dio:

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak irmo bere gaitzespena azaldu du Sestaon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die senideei eta  biktimen hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa,  fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du gaitzespena adierazteko Sestaoko Udalak deitu duen elkarretaratze instituzionalarekin, biharko, ostirala, irailak 29, 12:00etan, Udaletxe aurreko plazan.

Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.

Sestaon emakume bat erail izanagatik, Aukera Berdintasunen aldeko Kontseiluak, udal sailak, Tratu Onen Aldeko Plataformak eta udalak bere gaitzespena eta salaketa zabaldu nahi dute. Gure gizartean orain ere dugun indarkeria matxista salatzeko, Plataformak kontzentrazioa deitu du gaurko,

zeina arratsaldeko 19:00etan, Orbe Kardinaleren plazan. Antolatzaileek herritarroi dei egiten digu deialdiarekin bat egin eta emakumeen kontrako indarkeria salatzera elkar ateratzera gaitezen.

Deialdian horrelako jarrerei amaiera emateko eskatzen da: “biolentzia matxistarik ez” aldarrikatzen da; “ez Ermuan, ez beste inon”. Kartelean horrelakorik “ez egiteko, ez justifikatzeko eta ez ahalbidetzeko” eskatzen zaigu herritarroi, matxismoak hilketak eta heriotzak dakartzalako. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekin bat datozen guztiak gaur kontzentrazio isila egiteko eta azken heriotza hori salatzeko elkar ateratze herrikoia egingo plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua