Urrirako ikastaro berriak Ermuko KZgunean

02.10.17
Hezkuntza

Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei Informazioaren eta Komunikazoaren Teknologien (IKTak) eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen du. Urrian ere ikastaro eskaintza zabala izango du KZguneak.

Ordutegi eskaintza anitzari esker, KZgunean bertan nahiz Internet bidez bete daitezke ikastaroak, teknologiak ikasten eta gozatzen jarraitu ahal izateko. Urrirako honako aurrez aurreko ikastaroak antolatu dira:

  • Googleko aplikazioen ikastaroa (16 ordu): urriaren 2tik 11ra 16:00etatik 18:00etara.
  • Oinarrizko Internet ikastaroa (20 ordu): urriaren 16tik 27ra 18:00etatik 20:00etara.
  • Argazki moldaketa GIMPekin (16 ordu): urriaren 16tik 27ra 09:00etatik 11:00etara.
  • Smartphone eta Tablet ikastaroa (14 ordu): urriaren 23tik 31ra 11:00etatik 13:00etara.
  • Internez bidezko erosketa seguruen ikastaroa (4 ordu): urriaren 30ean eta 31n 18:00etatik 20:00etara.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria eskuratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu KZguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaro guztiak biltzen dituen egutegia hemen kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako