San Antonio aparkalekuan 20 leku erabilgarri izateak, lasaitua ekarri dio zonaldeari

05.10.17
Hirigintza

San Antonio aparkalekuaren erdia zabalik eta erabiltzeko prest dago irailaren azken ostiraletik. Bertan hogei autok aparkatzen dute, trenbidearen azpiko zonaldean eta 634-errepidearen alboan. Azpiegitura azken ostiral eguerditik aurrera berrireki zen lekuak pintatu ostean, Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoitzeko lanak egiten ari den Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AEEak) aditzera emandakoa betez. Aparkalekuaren zati bat berreskuratuko da, zubi zaharra eraitsi ondoren, enpresa esleipendunek eta Udal bulego Teknikoak adostu eta lanen plangintzan aurreikusitakoari jarraiki.

Datorren asteko zubiaren ondoren–Pilar amabirjinaren eguna izanagatik- beste hamar aparkaleku erabilgarri izango direla aurreikusita dago, leku gehiago libratu eta egokitu ondoren. Burdinezko zubi zahar berdea, errailak, trenbide-trabesak eta materialak jaso eta erretiratu ondoren. Erabailgai izango dugun zonaldea beheko a da, hots San Antonio auzotik eta Gipuzkoa Etorbideko kalearen eraikinetatik hurbilago dagoena. Aldi-baterako zubiak egiten duen banaketari jarraiki, goiko zatia itxita jarraituko du, enpresek erabili behar duten material eta makineria dutelako. Eta horrez, gain tarte horretan geltokitik mendian barneratzen den tunelera bitarteko zubi berriaren beste euskarrietako bat altxa behar dutelako. Tunelari esker, trenek mendian sartuko dira Eitzako auzora arte jarraitzeko, egungo ibilbide eta etxeen atzetik pasatu gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke