Indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazio isila
Ermuko Udalak, Aukera Berdintasunen aldeko Kontseiluak eta Tratu Onen Aldeko Plataformak irmoki gaitzesten eta salatzen dute Miranda de Ebron aurkitu duten Gasteizko emakumearen hilketa.
Gure gizartean orain ere dugun indarkeria matxista salatzeko, kontzentrazio isila deitu da gaurko, urriak 5, 19:00etan Orbe Kardinala plazan. Antolatzaileek herritarroi dei egiten digute deialdiarekin bat egin eta emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkar gaitezen.
Deialdian horrelako jarrerei amaiera emateko eskatzen da: “biolentzia matxistarik ez, ez Ermuan, ez beste inon”. Kartelean horrelakorik “ez egiteko, ez justifikatzeko eta ez ahalbidetzeko” eskatzen zaigu herritarroi, matxismoak hilketak eta heriotzak dakartzalako.
Bestalde, Ermuak EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak banatu duen testuarekin bat egiten du. Honela dio adierazpenak:
EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespena irmo azaldu du emakume gasteiztarra eta Lantaron auzotarraren hilketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimen hurbilekoei.
EUDELek bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin: Vitoria-Gasteizko Udalak deitu duen elkarretaratze instituzionalarekin eta Lantarongo udaletxe aurrean egingo denarekin.
EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.
Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua